Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Italiarrak oso diferenteak dira, gehiago maite dute bizitza, bitalistagoak dira, ez dituzte legeak sakralizatzen, mentalitate praktikoagoa dute bizitzaren aurrean. guk esaera lasa-lasa hauek ulertzeko ez ote daukagun jada mentalitate estuegia, baserriko eta naturarekiko zabalditik begira, kaletarregia, alegia. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.
Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa, milioika eta milioika jenderengan eragin handia izan duena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.
Bainan, horiek hola, uste dut, halere, mentalitateak oraino nahiko desberdinak direla Iparraldean eta Hegoaldean. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 45. orr.
Baina gaztea izateaz gainera neska nintzenez, "bizitza freskoa" irudikatzen nuen gizonezko baten mentalitatearentzat. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 87. orr.
Ea turkoek zer funtzio betetzen duten pastoraletan, eta ea zer pertsonifikatzen duen turko batek euskal mentalitatean... Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.
Genero bati edo beste bati ematen zaion gora, premien ondorioa izaten da, literatur corpusean dauden hutsuneen isla, eta mentalitate-kontua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.
· Pertsonaiak ez dituk oso sinesgarriak errealismo-mentalitatez irakurriz gero, baina ez duk hori liburu honen helburua. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 82. orr.