Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mendikate (orobat mendi kate; Euskaltzaindiaren Hiztegian mendikate agertzen da) iz elkarri lotuak dauden mendien multzo handia. ik mendilerro.

Laster burdinbidea egingo dute Permekin lotzeko, Ural mendikatea gurutzatuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 302. orr.

Jekaterinburg, ikuspuntu geografikotik, Asiako hiria da, Ural mendietatik hara kokaturik baitago, mendikatearen ekialdeko azken hegaletan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

3.500-4.400 metroko garaieran ari dira lanean, Ande mendikatean.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Argi pixka bat bazegoen oraindik, eta gure mahaitik Atlas Handiko mendikate elurtua ikusten genuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Eskuinera, iparraldean, Kantabriako mendikatearen masa ederretsiz, Picos de Europa famatuak urrunera asmatzen nituen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 150. orr.

Kaspiar itsasoaren hegoaldean zut, hantxe Elbruz; mendikate luze bat, gailurrik garaienak 6.000 metrorainokoak dituena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Hegazkinak itzuli bat egin zuen Sierra Nevada mendikatetik hara, Washoe Valleyko goi-ordokiak zeharkatzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 151. orr.

Aldez alde, ezkerrean Larrun eta eskuinean Atxuria mendiak agertu zitzaizkigun mendikate batek lotuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

1.500 kilometroko itsaspeko mendikatea.  Berria - Gaiak   2004-09-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus