Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errepidea utzi eta mendibide berdeetan barrena abiatu nintzen. eta pista bukatu zenean mendi-bide lokaztu batean gora egin genuela. Aitor Arana «Onan», 2000 - 97. orr.
Mendi bidea adierazten baitu GRak. Berria - Kultura 2004-07-06
Dena ongi jaso ondoren, beraz, mendibidean behera abiatu ginen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 60. orr.
Senar-emazteak hil ziren atzo Elexabeitian, beren noranahiko ibilgailua Bikotzgane eta Pagomakurre gainak lotzen dituen mendi bide batetik atera eta mendi magaletik erori ostean. Berria - Euskal Herria 2004-11-12
Autoak zabu-zabuka zebiltzan bidean, euritan, harrien gainean jauzika balebiltza bezala, mendibideetan gehiegizko abiaduran zihoazela. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 72. orr.
Mendibide horiek ingurumena funditzen dutela eta ez direla batere beharrezkoak. Herria 2005-10-13
Egia zen motel aitzinatzen genituela kamioiak Markinatik Ondarroako mendi bidean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 13. orr.
Ortziraletik iganderat, "Rallye des Cimes" mendi bidetako lehiaketa Ligitik abiatuz. Herria 2004-09-02