Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
memelotu, memelo(tu), memelotzen (orobat memeldu) da/du ad ergeldu, tenteldu.
Gaur memelotuta nabilen... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 213. orr.
Mekaguendios bat bera ere jaurti gabe besarkatu zintuen, laztan zenezan, memeloturik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 74. orr.
Labur-labur, guretzat: oraingo gizon hau (elizak, demokraziak, etab., arras kaskartu, memeldu, zirtzildua) gainditu egin behar da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 272. orr.