Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mehakoil (orobat mehakil g.er.) iz argala, liraina.
Ahotsen harramantzak eta zakur mehakoilaren zaunka erlastuek buhameen hurbiltzea iragartzen zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.
Zer duzue errepettitta mehakoil hori? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 99. orr.
Inguruan dena belarbas eta sasi, arbol mehakoila, jauregia gainditu nahi balute bezala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.
Ximurrarekin ezkondu, etxekoandretu eta amatu zenez geroztik biribiltzera emandako gorputz eta begitarte horietan deus guti gelditzen zen hogei urte bete gabean ezagutu nuen neska mehakil eta bisai-hezurtsutik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.