Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
medailadun (orobat medaildun g.er.) izond/iz medaila duena; medailak dituena.
1918an, beraz, bururatu zelarik gure burasoen "Azken Gerla" hura, 5.000 seme bederen, adin ederrean, Iparralde xume honi hartu zizkiona, bazirudien gure kristau fede zaharrari eratxiki zitzaiola erlijio berri bat; Joana Arkekoa iduriko bere saindu propioekin, bere gerlari ohi medailadunen prozesioekin, bere gerlako martirien xingola, bandera eta oroitarriekin, bere Jondoni Martinetako meza nagusi, frantses prediku, soinu, kantu, espantu eta apairu handi guztiekin. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.
Asma daiteke jende ainitz bilduko dela egun hortan medailadunen inguruan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 161. orr.