Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bada meazulorik zilarra ateratzeko, arragorik ere bai urrea garbitzeko. Elizen arteko biblia Jb 28,1
Harkaitzetan meazuloak eginez, mineral baliotsuak aurkitzen. Elizen arteko biblia Jb 28,10
Senarraren bizimodua: mea zuloan otordu txikia jateko betarik ez diete uzten eta, gosea atzenarazteko, koka hosto mingotsak eta lejia (quinaren zuztarren hautsa, arroza eta anisarekin nahastuta) mastekatzen dituzte. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.
Izan ere, ez zen han putzurik ez mea-zulorik ez harri-zabortegirik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.
Diferentzia, gertaera jakin baten inguruan putzuak eta meazuloak induskatzen dituen pentsamendu eragilearen eta pentsamendu inorendu, bizigabearen artean dagoena da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.