Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

meategi (192 agerraldi, 39 liburu eta 47 artikulutan; orobat mehategi g.er.) 1 iz mineral jakin bat ustiatzen den lur eremua; minerala ustiatzeko zuloen eta instalazioen multzoa. ik meatze.

Erromatarrak, kobrezko meategiak eta zilarrezko meategi gutxi batzuk besterik ez zituztenez, [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Ez zuten ezagutzen meategi guztietatik metalak ateratzeko sekretua.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 62. orr.

Itsasondon meategi bat egon zen eta jendeak baserriko lanak zeregin horrekin uztartzen zituen.  Berria - Kultura   2004-02-14

Meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Meategia ustiatzen duen enpresak.  Berria - Mundua   2006-01-05

Gero, ordea, Hegoafrikako meategietan diamante ugari ateratzen hasi zirenean, gauzak asko aldatu ziren harribitxien lantegietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Asturiasko meategi batetik lehergaiak lapurtzeko antolatutako konplotari.  Berria - Harian   2005-03-09

"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Gogoratu zuen, judu izatea oroimendun eta oroimenaren esklabo izatea baita, ibaia meategi dela, harri bitxiak, urre-zilarrak ateratzen dituztenak baino aberatsagoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.

2 irud/hed

Vernek eta Hetzelek urrezko zaina aurkitu dute letretako meategian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Meategi zilotik biltzen zuten ikatza eta burdin bide xume batean kargatu eta pusaka heltzen zuten behar lekurat.  Herria   2004-02-05

Meategi-sarreran zaindari dagoen gizona. berrehun metro gehiago errepidean gora eginda aurrez aurre zabaldu zitzaion meategi harana, zulatze lanen poderioz gorriztutako paraje malkartsuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 117. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire ahuntzak egunero pasatzen dituk urre-meategi baten gainetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 19. orr.

Zilar meategia aurkitu zi-an Alaskan, eta aberastu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

Lanpostu gehiago sortzea, eta Mutungo burdin meategia esleitzeko exijitu dute.  Berria - Mundua   2006-04-22

Txinako ikatz meategi batean izandako leherketan, gutxienez 60 meatzari hil eta 88 desagertu ziren atzo.  Berria - Mundua   2004-10-22

Uranio, berun eta zink meategiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Sufre meategi batean ere lan gehiago egiten dela erantsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Salzburgon gatz-meategi baten jabe zena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.

-Zer duzu, postariaren seme, gerrian esmeralda-meategia duzun mutil horrek?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus