Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amonari egin nion etxera bisita, eta ez nuen ezusteko makala hartu, ikusi nuenean: lehen baino ere ahulago eta maxkalago zirudien; mantal urdinean galdutako sagutxoa ematen zuen. goizeko lehen argi maxkal eta grisa sartzen zen kristalean gaindi. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 68. orr.
Feli lepasendoak, haragi maxkalak kokospean, ezpain ertzak oker, begi hezeak eta urduri. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 88. orr.
Gau osoa igaro zuen emakumearen ondoan "Arianna, kanta ezazu; Arianna, goza nire belarri maxkalak" xuxurlaka eta ahots larriz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.
Neke izango baikenuke [...] zehatz-mehatz adierazten keinu hura alaitasun xumekoa izan zen edota etsipen maxkalekoa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 54. orr.
Bero maxkala egiten bazuen ere, Noraren eskuetako hotzak eta dardarak larritu zuten Andreas. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.
Maxkal, argal eta ahulik bai! Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 149. orr.
Larruzko gauza guztiak maxkal-maxkal geratzen dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 26. orr.
Antoniok Joxemarik bera-bera, maxkal-maxkal utzitako uzki tentagarrian barneratu zion ziri gorri eta lodia. Aitor Arana «Onan», 2000 - 135. orr.