Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
matriarkatu (orobat matriarkado g.er.) iz agintea emakumeena den gizarte antolamendua.
Alde batera utzita inoiz erabateko matriarkatua egon den edo ez, ukaezina da emakumeek errespetuzko eta mirespenezko estatusa zutela nekazaritza garaiaren aurretik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.
Euskal matriarkatuaren ikuspegiek hementxe dute iturburua. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.
Euskal matriarkadoaren eraginik bazen oraindik urte haietan. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 81. orr.
Euskal matriarkatuaren eredua kolokan jarri dut benetan existitu al zen jakiteko. Berria - Kultura 2004-12-03