Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontzepzio hau puntu batean bat dator estoikoenarekin: bere materialismoan, errealitate oro materiaren forma bat besterik ez baita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.
Kritika da eskuarki kaltegarriak izan daitezkeen materialismoari, fatalismoari, ateismoari, librepentsalarien sinesgogortasunari, gogoberotasunari eta sineskeriari erroak ebaki diezazkiokeen bakarra, baita azkenik idealismoari eta eszeptizismoari ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.
Beraz, materialismoa alferrikakoa baldin bada nire izatearen argipen-era gisa, orduan espiritualismoa ere horretarako askieza da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.
Alde batetik, arimarik gabeko materialismoaren altzoan ez erortzeko, bestalde, guretzat bizitzan oinarrigabekoa den espiritualismo gogoberoan ez galtzeko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.
Beste bereizketa bat egin dezakegu hemen materialismo mekanizistaren eta organizistaren artean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.
Davidsonen materialismoa ere ez-murriztailea da, ez baitago gogo-egoerak egoera fisikoetara murriztuko dituen legerik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.
Beti aitzakia bera ipintzen zion genetikari: materialismo dialektikoarekin bateraezina izatea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
Gogoratzen al haiz materialismo historikoari buruzko batzokiko gau eskolez? Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 96. orr.
Eta gizona zorionaren bila eta materialismo ankerraren kontrako borrokan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.
Materialismoa mehatxua da egungo gazteentzat. Berria - Gaiak 2004-05-12
Hedonismoa atsegina helburu duen filosofia eta drogazaletasuna horiek dira materialismoak bultzatzen dituen ideiak. Berria - Gaiak 2004-05-12
Errealitate "handiaren" aurrean, hau da, gerren, torturen, indarkeriaren, multinazionalen, arrazismoaren, industrialismoaren, gorputzaren hipersakralizazioaren, materialismoaren, antiekologismoaren eta horien guztien aurrean, idazlearen ahotsak ezer gutxi lor dezake. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.
Pragmatismo eta materialismo iparramerikarrari izpiritualtasun latinoa [...] hobetsiz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.
Oraiko mündüan ere, Islam hori akülü bat da kiristientzat, bai eta paganotürik, süstut matrialismoari emanik den Europan. Herria 2005-01-06
materialismo dialektikoaren (3); materialismo historikoaren (3); materialismo historikoari buruzko (3)