Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bainuak eta masajeak hartzera eraman zitean Ama Donostiara. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 208. orr.
Egunero etorri zen ordudanik masajea hartzera, goizetan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.
Ondoko egunetan, ukenduak jarri eta masajeak eman zizkidan marabutak gorputz alde guztietan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 96. orr.
-Masaje bat ematea nahi? -proposatu zidan Cristinak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 173. orr.
Oliba-olioz masajeak ematea da onena. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 35. orr.
Mediku batek lepoan eginiko masaje oker baten ondorioz, zerbikalak nahiko minduta ditut. Berria - Kirola 2004-02-05
Masaje terapeutikoan trebatu zen, eta laster lortu zuen lana YMCAn. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Gerrietan izan dut zartakoren bat edo beste, baina masaje-igurtzialdi pare bat hartu eta segi lanean. Berria - Kirola 2004-04-15
Masaje saioren bat izango zen dendaren atzealdean, urre koloreko sofaz, sexu ahala indartzeko luxuzko tresnaz eta intsentsu afrodisiakoaren hedagailuz hornituriko areto ederrean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 66. orr.
Txantxak egin dizkidate masaje gelan taldekideek. Berria - Kirola 2004-07-07
Masaje ikastaro bat egin. Berria - Kirola 2004-07-01
Masaje-emaile izateko ikastaro bat egina nintzen ordurako. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.
-Aurpegi-masaje txiki bat, jauna, zaldar horiek kentzeko, jauna? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.
Yerling lurrina emanik izerditan zegoen emakume baten usaina aditu nuen berehala, egun jendetsuetan ohi ziren lurrin, olio-masaje eta esperma hotzaren usainekin batean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.
Adrianok ez zien batere federik medikuei, eta ziatika izan zuen batean bulgariar batengana joan zen aire-masajeen bidez senda zezan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 106. orr.
masajea eman (3); masajea ematen (6); masajea hartu (4); masajea hartzen (4); masajea hartzen ari (3)
masajeak ematen (8)