Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
martziano (orobat marziano) izlag/iz martetarra, pertsona arrotza edo xelebrea.
Larunbatean, zure martziano arrabotsak entzutera joan behar zinelarik... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 93. orr.
-"Mazakrator" taldekoak ez dira martzianoak! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 93. orr.
Euskal mundua ez da existitzen, ez dugu lekurik gizarte ofizialean, martziano hutsak gara erdarazko Euskal Herri honetan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 121. orr.
Itxura horixe, itxura martziano garbia hartzen diot, nik neuk, gure arteko askok erabiltzen duen hizkerari. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 138. orr.
Fededün güziek badakigü ez zela ustekabean zelütik erori Jesüs haurra, planetaz tronpatü liztekean "marziano" bat bezala. Herria 2003-12-11