Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

martxo (orobat marxo g.er.) 1 iz urteko hirugarren hilabetea.

Martxoa zen eta Amerikako unibertsitateetatik milaka ikasle jaitsiak ziren urtero bezala Floridara, negu gorriko hotz makurretik ihesi.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 252. orr.

Jakin behar da muga bera ez zutela kendu 1943ko martxoa arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 144. orr.

Buruaga, 2000ko uztaila - 2002ko martxoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

1956ko martxoa / Karibe itsasoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 276. orr.

Otsail edo martxo aldera errunaldia gertatzen da, eta uztailaren bukaeran habia uzten dute amiamokoek, neguan itzultzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Iazko martxoan Austriak Reicharekin bat egin zuenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 255. orr.

Handik urte betera, ordea, 1947ko martxoan, hantxe bertan urkatu zuten irandarrek Qazi Mohamed lehendakari kurdua.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 64. orr.

1943ko martxoan, 17 urte eta erdi zituela, bere ahizparekin atxilotu zuen Gestapoak Gracieuse, Izpurako sortetxean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 70. orr.

Hori hogeita hamaikako martxoan egin genuen greba gogorraren ondoren izan zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

1971ko martxo hartan Salbuespen Egoera zegoen indarrean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Espainiako martxoko hauteskundeetan ordezkari bat lortuko dutela uste du Felix Tabernak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Martxoko ekinozioa iristean, udaberri itxaropenezkoan sartzen gara iparraldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Martxo gezurti, gaur euri, bihar eguzki.  Berria - Harian   2005-01-25

Martxo erdirako, enara etorri eta zozoa akabo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

-Martxoa eurite, urtea ogite.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

-Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Martxoko eguraldia, erdia euria eta erdia eguzkia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.

Cadizen emana, 1740ko martxoan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 351. orr.

2 (-en atzizkiarekin, datetan)

Obra hau, ziur asko, 1240. urteko martxoaren 4aren eta 1241. urteko abuztuaren 22aren artean idatzi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.

Urte berean, martxoaren 18an, anai Zesareok laugarren apaiz bat eginarazi zuen Ordenan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1129. orr.

Martxoaren 16 an aratseko 9 etan Minhotz Xilbendea ostatuan.  Herria   2004-03-11

Berria-k zioen, martxoaren 8ko gehigarrian: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 61. orr.

Joan den martxoaren 14an bazetorrean Madril-Irun "expresoa" Irun aldera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 91. orr.

Benetako irabazlea gizarte zibila izan zen, martxoaren 13ko arrats hartan egiaren alde eta gerraren kontra mobilizatu zen jendetza hura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

Asteazkena, 1939ko martxoaren 15ª.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 193. orr.

Ulm (Alemania) hirian jaio zen 1879ko martxoaren 14an eta Princetonen hil, 1955eko 18an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 59. orr.

Baionan egina, 2003ko martxoaren 1ean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 15. orr.

3 (-k atzizkiarekin, datetan aposizioan)

Ondoko ortziralean, martxoak 7, Uztaritzen, afaria Latsa elkartea antolatzaile.  Herria   2003-02-27

Eta larunbatean zortzi, martxoak 15, oinezko ibilaldia, Donibanetik edo Biriatutik partituz, Hendaiako Santiago zubi xaharreraino.  Herria   2003-03-06

Igandean, martxoak 28, goizeko 10etan, biltze bat Donibaneko hilerrietan.  Herria   2004-03-25

Su-etenaren eguna, martxoak 22, Arestiren ziklo profetikoan egun seinalatua izan da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.

Victoria Eugenia de Battenberg katoliko egiten da Miramar jauregian (martxoak 9, goizeko 8ak).  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Osteguna, 1943ko martxoak 4.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.

Martxoak 11: "Tigrea Gap aldean agertu da".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.

4 (-k atzizkiarekin, datetan)

Jesus Galindez bizirik eta libre azkenekoz ikusi zutenean, 1956ko martxoak 12 egun zituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 278. orr.

2000. urte honetako martxoak 25 zitueneko, 12 hilabeteren barruan hirugarrenez, berriro loretan zen, temoso.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.

5 (-ko atzizkiarekin egunak-edo markatzeko)

Barkoxen diotenez, martxoko lehen ostiralëan da gomendio hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.

Martxoko lehen igandearekin ospatzen da San Leon, Baiona hiriaren patroin saindua.  Herria   2001-03-08

Bilera hori martxoko lehen astean iraganen da.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Obren eskaintzak martxoko bigarren hamabostaldian egingo lirateke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

· -Ama Birjiña Martxoko, neguari eman diok ostiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Martxo gauetako eztitasunak gatibatzen ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

Eta, ikusi zenuen-eta, gain-garia al zen, ala martxo-garia?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

Paris-Niza, ordea, martxo hasieran korritu zen.  Berria - Kirola   2004-05-01

· Martxo azkena, Bazko eta ondoko asteak izan ziren Buchenwald-eko ene denborarik jasangaitzena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 54. orr.

Bou Bizkaiako kapitainarekin berbetan ari zen Jose martxo azkeneko sarraskia jazo zenean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.

Otsail azkenean 15 bat hil egunean, martxo erditan, 50 bat, martxo azkenean 100 eta 200 artean, eta apirilean 300 hurran.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

martxo aldera (3); martxo apiril (3); martxo bukaeran (12); martxo bukaerarako (4); martxo erditsutan (4); martxo hasieran (5); martxo hastapenean (8)

iazko martxoa (4); martxoa arte (13); martxoa artean (4); martxoa bitartean (23); martxoa edo apirila (3); otsaila eta martxoa (5); urtarrila eta martxoa (11); urteko martxoa (3)

aurtengo martxoan (9); datorren martxoan (19); datorren martxoan egingo (3); datorren urteko martxoan (5); heldu den martxoan (11); helduden martxoan (11); iazko martxoan (47); iragan martxoan (31); joan den martxoan (46); joan zen martxoan (10); joanden martxoan (5); martxoan amaituko da (4); martxoan atxilotu (9); martxoan atxilotu zuten (4); martxoan aurkeztu (5); martxoan aurkeztu zuten (4); martxoan aurkeztuko (4); martxoan edo apirilean (5); martxoan egin (17); martxoan egin zuen (4); martxoan egindako (7); martxoan eginen (5); martxoan egingo (14); martxoan egingo diren (4); martxoan eman (3); martxoan eta apirilean (9); martxoan hartu (3); martxoan hasi (17); martxoan hasi zen (7); martxoan hasiko (4); martxoan hil (3); martxoan izan (3); martxoan izango (4); martxoan kaleratuko du (3); martxoan moskun jokatuko (3); martxoan onartutako (3); martxoan sartu (3); martxoan zabaldu (3); otsailean eta martxoan (5); pasa den martxoan (3); urteko martxoan (23)

aurtengo martxoaren (15); datorren martxoaren (38); heldu den martxoaren (22); helduden martxoaren (17); iazko martxoaren (21); iragan martxoaren (61); joan den martxoaren (60); joan zen martxoaren (5); joanden martxoaren (3)

martxoaren amaiera (5); martxoaren amaieran (12); martxoaren bukaera (4); martxoaren bukaeran (9); martxoaren bukaerarako (5); martxoaren erdialdean (4); martxoaren erdian (4); martxoaren hasieran (22); martxoaren hiruan (3); martxoaren hogeita (3); martxoaren lehen (4); martxoaren lehena (6); martxoaren lehenean (14); martxoaren leheneko (5); martxoaren zazpiko (3); martxoaren zortzian (3)

urteko martxoaren (30)

martxoaz geroztik (15)

datorren martxoko (3); datozen martxoko (6); datozen martxoko hauteskundeetarako (3); heldu den martxoko (4); helduden martxoko (3); iragan martxoko (3); joan den martxoko (5); martxoko bozak (9); martxoko bozak hurbiltzen (3); martxoko bozen (8); martxoko bozen ondotik (5); martxoko bozetan (22); martxoko bozetarako (3); martxoko egun (6); martxoko hauteskunde (5); martxoko hauteskundeak (9); martxoko hauteskundeei (7); martxoko hauteskundeei begira (6); martxoko hauteskundeen (8); martxoko hauteskundeen ostean (4); martxoko hauteskundeetan (33); martxoko hauteskundeetarako (8); martxoko hirugarren (3); martxoko lehen (5)

martxora arte (16); martxora bitartean (15); urtarriletik martxora (27); urtarriletik martxora bitartean (8)

iazko martxotik (9); joan den martxotik (3); martxotik aurrera (21); martxotik harat (3); martxotik hona (9); martxotik landa (3); martxotik maiatzera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus