Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
martxante (orobat martxant) 1 iz artelanen salerosketan aritzen den pertsona.
Diruari ez zion batere baliorik ematen, ez zuen martxanterik eduki inoiz, eta artearen komertzioa gaitzetsi zuen beti. Berria - Kultura 2004-01-08
-Gerra amaitutakoan, martxante bat jarri zen gure etxean bizitzen, Martin izeneko bat, gure amaren auzoa. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 50. orr.
2 saleroslea, trafikatzailea.
Lan egiteko urteak laburtu direnez gero, madamak eta neskatxa-martxantak haur berriak bilatzen areago saiatu behar. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 220. orr.