Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berlinak bere martxa astirotu zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.
Beste hainbat atzeratuta, besteen martxari jarraitu ezinda, edo txangoaz baino bide bazterreko loreez axolatuago. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 39. orr.
Bide luzetik joan beharra zegoen, bidezidorrak erabili gabe, eta astuna gertatzen zen martxa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.
Eguneroko martxa horretan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.
Hala ere, denboraren martxak berak erakutsiko dio kartzelarien mainek xede argia dutela. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.
Hara egun bateko martxa nolatsu zen... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 69. orr.
Gure martxa ere gero eta motelagoa; semaforoak, betiko butxadurak, eta gure kamioia, bere hodi luze haiek dindilizka, beste ibilgailu guztiak baino gangarrago. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.
Hanka batetik herren nabarmena du eta ibilian zeharo nekatzen da, baina hori ez da traba Hondarribian duten jatetxearen martxa eramateko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 182. orr.
Programak, ordea, bere martxa jarraitu zuen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.
Gero prozesuak bere martxa hartuko zuen. «Kuskue tanden», 2004 - 160. orr.
Kartzela berri batera iristen zaren bakoitzean, zure martxa ezerezetik hasi behar duzu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 47. orr.
-Etxea hustuko zidak martxa honetan... zer nahi du oraingoan? Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 53. orr.
Bere martxan jarraitu zuen, automobilaren ondoan gelditu gabe. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 125. orr.
Hala ere, zenbait gauzak betiko martxan iraun behar zuten ezinbestean, eta horien arteko bat gure gosea zen noski. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.
Ikerketak martxa onean zihoazela zioten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.
Merkatu beltzak martxa bizian dihardu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.
Gau osoan ibili ziren horrela, eta martxa nekosoa zen oso, bi pausora ere ez baitzen ikusten, bidezidorra harriz beteta zegoen, eta zuhaitzen adarrek aurpegian jotzen zuten. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.
Eta, urrats bati hurrengoak jarraiki, ezarian, eguneroko martxa betikoan, hau dena bizi izan dugu. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 189. orr.
Aljerian bildua nuen martxaren gustua, Bordeleko karriketan gozatzen nuena igande arratsaldetan, orenak eta orenak ibiliz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 105. orr.
Villabonan hasi eta Ibarran amaituko da martxa, eta bidean Zizurkil, Anoeta eta Tolosa zeharkatuko ditu. Berria - Euskal Herria 2006-01-13
Ederrak ordea hara egin genituen martxak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 199. orr.
Ordu baten buruko, martxak gorputza fleitean ezarri dit, kasik gazte espantu batek beroturik, eta naturak eskaini didan adiskidantzari eman naiz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 67. orr.
Oraindino zereginean segitzen duen beteranoa, jai alai jokalari gihartsuaren prototipoa den horrexek zabaldu zuen martxa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 225. orr.
Lider beltzek martxak antolatu dituzte Brooklyngo zubian gaindi. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.
1984an hasi ziren Herrerako Martxa ezagunak. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Orain 20 urte, 1984an, Herrerako Martxa egin zuten lehen aldiz, eta ordutik ia urtero antolatu dute halako ekimen bat. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Indigenen Quitora martxa debekatua. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.
Presoen aldeko martxa. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
Udal Banda zihoan aurretik, Gounoden "Garaipen Martxa" joz. Askoren artean «Rataplan» - 79. orr.
Unión Artesanan Donostiako Martxa jotzen hasi behar zutenean, martxa isilik entzuteko eskatu omen zien Etxauz alkateak mahaikideei. Askoren artean «Rataplan» - 65. orr.
Sarriegik Martxa ondu eta bi hamarraldi igarota [...]. Askoren artean «Rataplan» - 87. orr.
Armadako goi-buruek antolatutako jaialdietan orkestrak dantzarako musika jotzen zuen [...] zenbait martxa militarrekin batera, gerra-egileek bakearen fruituak, dantza eta martxa tarteko, ahantz ez zitzaten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.
Martxa militarrak alaiak ziren. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 101. orr.
Eskuina 2 CV-aren martxa aldatzeko palankara eraman eta abiadura murriztu du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 87. orr.
Autoan sartu, motorra piztu eta gasolindegia atzean gelditzen da, lehen martxa sartzen dut, bigarrena, hirugarrena, laugarrena, baina bosgarrena ez, Irungo ordaintokira berehala iristen naizelako. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.
Zerbitzugunea bertan dago, abiadura jaitsi, enbragea zapaldu eta laugarren martxa sartzen dut, bostehun metroko seinalea, enbragea berriro, hirugarrena, eskuinetara bihurgunea. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.
Aldapan gora azeleratzen dut martxak hurrenez hurren sartuz. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 26. orr.
Pepponek martxa sartu eta ziztu bizian abiatu ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 192. orr.
Gero eta martxa txikiagoak sartuz, motorea galga gisa erabiliz. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 25. orr.
Atzeko martxa jarri eta mugitzen hasten da autoa. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.
Nik nahi diat martxa gustatzen zaion neska bat. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.
Gorputzak edaria eta martxa eskatzen zizkion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 126. orr.
Txikitxoa da baina martxa handikoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.
Martxa-lerroan igaro zitzaizkidan albotik, besoak batera-batera zabukatzen zituztela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.
Gure herriak beti izan du fama izugarria gau-giro eta martxa-kontu horietan Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 85. orr.
Parisen poloniarren bat hildakoan, Chopinen Hileta-Martxa jo zezaten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.
Sigfridoren heriotza-martxa magikoaren notak hedatu ziren gure etxeko isiltasunean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 63. orr.
Poz-pozik egongo liratekeela musika banda ere egongo balitz, delako errege-martxa jotzeko. Algernonek, ondoko gelan, eztei-martxa jotzen du. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 306. orr.
Argazkiko eguzkia goi-goian zen, dirdaitsu: soldadu-martxa parabola itxurako marko ohoretsuz edertzeko zegoela zirudien. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 279. orr.
Herri martxa hori hiriaren himno bihurtu ahal izateko, bai erritmoari dagokionez, bai letrari dagokionez, konposizioa birmoldatu egin beharko litzateke. Askoren artean «Rataplan» - 93. orr.
Zikloturismo Martxa hilaren 27an jokatuko da. Berria - Kirola 2004-06-05
Hiri erdian zirkulazioa moztuta izango da hainbat tokitan, eta bizikleta martxa bat egingo da. Berria - Euskal Herria 2004-09-22
Asteazkenean auto martxa egingo dute Donostian. Berria - Ekonomia 2004-08-07
Orain urte batzuk, Itziarko gau-martxa egiten ari zela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 16. orr.
Beti ere pozgarria dela makinak martxan ikustea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.
Orduan, trena martxan hastean itxitako leihoa berriro zabaltzen ahalegindu zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 15. orr.
1850etik aurrera, behatoki meteorologikoak martxan dira hainbat naziotan. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.
Pasteur Institutuko gure laborategian martxan zeuden bi ikerlan motak [...] ez zirela, izatez, fenomeno beraren bi aurpegi baino. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.
Portugaleterako enbarkaziora igo zen, ordurako motorrak martxan zituela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 404. orr.
Hi, Rudolf, gelditu autoan eta eduki motorra martxan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.
Une hartan martxan zituen neurona eskasak, oztopoak oztopo, lanean hasi zitzaizkion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 149. orr.
Gure burumuina martxan atxikiz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 298. orr.
Ziur Julio Iglesiasen azken konpaktoa ari dela martxan, inozoen burmuin eta garunak urtzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.
-Erabat ziur eta nire gaitasun psikiko guztiak martxan, eder hori. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.
Atzera-martxa sartu, eta egin genituen atzera ehun metroak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 107. orr.
Autoa atzera martxan itzuli zen senide eta lagunengana, eta hilerrira abiatu ziren. Berria - Harian 2006-03-05
Autora igo, motorra piztu eta atzerako martxan jarri zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 125. orr.
Atzerako martxa eta hanka enbragean dardarati, kezkati hau ere (hanka eta ni bat gara). Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 77. orr.
· (sexu harremanetan) Berez nahi gabeko haurdunaldia eragozten ez duten sasi-metodoak erabiltzeagatik, batez ere atzerako martxa eta egunen metodoa. Atzerako martxarekin egiten dutela dio, eta mutila ez dela barruan husten, eta horrela ezinezkoa dela haurdun geratzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 107. orr.
Bai Oginoren metodoarekin, bai atzerako martxarekin beti dago nahi gabe haurdun geratzeko beldurra. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.
Gurpilei negar, enbrageari irrintzi eta martxa-aldagailuari karrank eginarazten zien. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
Lagunaren eskuin eskua jostetan ibili zen pixka batean martxa-aldagailu laxoan, eta bidea hartu zuen gero bere buru gain kalpartsura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Martxa aldatzekoaren alboan zegoen, bere belaunburuetatik hamar zentimetrora. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.
-Nitaz galdetzen badu, martxa egin dudala eta astelehena arte ez nauela ikusiko -irribarrea moldatu nuen, bekatu-lagun eske. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Marielexako bideaz galdetu ondoren neskak martxa egin du. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.
Nik ikusi nuen etxe dotore batetik Mercedes bat ateratzen, denda aurrera joaten, autoa esne eta ur botilaz betetzen eta martxa egiten. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.
Denek hilotzarekin batean egin diten martxa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.
Gero gauez martxa eginarazi zidaten, euripean, bizkarrean tona bat gauza eramanez, erasora joanarazi ninduten balak kazkabarra bezala erortzen zirela, zaurituta geratu nintzenean neure kasa konpontzeko esan zidaten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 323. orr.
Jarraian, bere lekura itzulita, martxan ipini du autoa. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 12. orr.
Motorrera igo, martxan ipini eta alde egiten du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 20. orr.
Zelan martxan ipini behintzat erakutsi behar didazu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 132. orr.
Hondakinok batu eta berrerabiltzeko planta berezia iaz ipini zuten martxan, eta horrek eragin du aldaketa. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Tailerrean sartzen naiz; martxan jartzen dut makina; inoiz ibili ez den bezala dabil. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 64. orr.
Autoa martxan jarri eta handik abiatu zen bizkor, berriro urmael biribilari bira erdia eginez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 129. orr.
Geratzen zitzaizkion indar apurrez yatearen motorra martxan jarri eta gasolina bukatu zitzaion arte utzi zuen joaten, ozeanoan barrena. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.
Funtsezko puntuari buruz, berriz, zegozkion kontrolak martxan jarriak zirela besterik ez zioen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.
Ez nintzen berogailua martxan jartzeko gai izan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.
Ordenagailua ezin piztu, labea ezin martxan jarri, Coca-cola beroa, zerbeza, telefonoa ezin kargatu... Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.
Estatu Batuetan martxan jarri zen egitamu baten barruan, hainbat milaka pertsonak esterilizatu zituzten, "buru-motel"tzat jota. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 155. orr.
Energia politika oso aurrerakoiak jarri zituzten martxan herrialde horretan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 159. orr.
Orduan, dena martxan jartzen da, eta badirudi gauzak ondo doazela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 258. orr.
· Giltzak hartu, barrura sartu, eta martxan jarri ginen Amara aldera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.
Nagoen lekutik mugitzeko ikara daukat, norbait utziko zuten guardian eta xagutxo bat bezala harrapatuko naute, bertan gelditzea erabaki dut, jarriko naiz martxan eguna argitzen duenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.
Bihar hasiko da AHTren aurkako mendi martxa. Berria - Euskal Herria 2004-04-07
Bihar eta etzi mendi martxa egingo da Irunen hasi eta Astigarragara Abiadura Handiko Trenaren aurka. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Urtero gazte topagunea edo mendi martxa bat antolatu izan ditu gazte mugimenduak. Berria - Euskal Herria 2004-09-24
Parke eoliko handien aurkako mendi martxa eratzeko asmoa zutela azaldu ziguten. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.
Urtero gazte topagunea edo mendi martxa bat antolatu izan ditu gazte mugimenduak. Berria - Euskal Herria 2004-09-24
abiatuko da martxa (4); aldeko martxa (14); aldeko martxa hartu (3); arteko martxa (3); atzerako martxa (4); bizikleta martxa (13); bizikleta martxa egin (3); donostiako martxa (19); eguneroko martxa (7); emakumeen mundu martxa (18); emakumeen munduko martxa (4); etxeko martxa (3); gure martxa (3); haizearen martxa (3); hileta martxa (6); hirugarren martxa (4); lehen martxa (5)
martxa abiatuko da (3); martxa aldatzeko (3); martxa antolatu (5); martxa astirotu (3); martxa bat egingo (5); martxa bizian (3); martxa egin (24); martxa egin zuten (7); martxa egingo (11); martxa egitea (3); martxa egiten (5); martxa eskasa (3); martxa eten (3); martxa geldiarazi (3); martxa hartu (6); martxa hartuko (4); martxa hartzen (6); martxa hasi (3); martxa hungariarraren (4); martxa ikusita (3); martxa jaitsi (3); martxa jo (4); martxa jo zuen (3); martxa jotzen (5); martxa lerroan (9); martxa militar (3); martxa militarrak (3); martxa ona (3); martxa onean (13); martxa orangisten (3); martxa orangisten sasoia (3); martxa sartu (4); martxa sartzen (4); martxa sartzen dut (3)
mendi martxa (33); mendi martxa egingo (4); mundu martxa (26); munduaren martxa (3); munduko martxa (6); negozioaren martxa (3); pariserako martxa (3); protesta martxa (3); sarriegiren martxa (3); taldearen martxa (4); urtearen martxa (4)
aldeko martxak (4); atzerako martxak (3); egindako martxak (4); eguneroko martxak (3); emakumeen mundu martxak (12); martxak antolatu (4); martxak egin (4); martxak jotzen (3); martxak utzi (3); mendi martxak (4); mundu martxak (18)
emakumeen mundu martxako (7); mundu martxako (18); mundu martxako plataformak (8)
atzera martxan (5); autoa martxan jarri (12); berria martxan jarri (5); berriro martxan jarri (6); berriro martxan jarriko (3); berriro martxan jartzeko (8); betiko martxan (7); eguneroko martxan (3); gaurko martxan (3); herri bat martxan (4); ikerketa martxan jarri (3); jarri da martxan (6); jarri dituzte martxan (8); jarri du martxan (33); jarri dute martxan (23); jarri zen martxan (14); jarri ziren martxan (3); jarri zituen martxan (6); jarri zituzten martxan (4); jarri zuen martxan (40); jarri zuten martxan (25); jarriko da martxan (11); jarriko dira martxan (8); jarriko ditu martxan (8); jarriko du martxan (12); jarriko dute martxan (22); jartzen da martxan (6); kanpaina martxan jarri (3); lehen martxan (3); makina martxan jarri (6); makinak martxan (5); makinaria martxan (3)
martxan ari (5); martxan da (38); martxan da dagoeneko (4); martxan dago (23); martxan dagoela (18); martxan dagoen (15); martxan daude (8); martxan dauden (19); martxan den (9); martxan dira (12); martxan egon (4); martxan egongo (4); martxan egotea (7); martxan ezarri (14); martxan ezarriko (5); martxan ezartzea (3); martxan ezartzeko (3); martxan ezartzen (3); martxan hasi (5); martxan hasteko (8); martxan ikusten (4); martxan ipini (12); martxan ipintzea (3); martxan izango (7); martxan izatea (5); martxan izatea espero (3); martxan jar (14); martxan jarraitu (3); martxan jarraitzen (7); martxan jarri (367); martxan jarri aurretik (8); martxan jarrita (9); martxan jarritako (27); martxan jarriz (9); martxan jarriz gero (4); martxan jartzea (89); martxan jartzea erabaki (5); martxan jartzea lortu (3); martxan jartzeak (3); martxan jartzean (3); martxan jartzearen (5); martxan jartzeari (6); martxan jartzeko (159); martxan jartzeko asmoa (3); martxan jartzeko baldintzak (3); martxan jartzeko eskatu (5); martxan jartzeko gaitasuna (3); martxan jartzeko proposamena (3); martxan jartzen (60); martxan jartzen ari (5); martxan jartzera (6); martxan parte hartu (3); martxan parte hartzeko (6); martxan parte hartzera (5); martxan segitu (3); martxan segitzen (6); martxan segitzen du (5); martxan zegoela (6); martxan zegoen (10); martxan zen (6); martxan zeuden (4)
motorra martxan jarri (6); neurriak martxan jarri (3); neurriak martxan jartzeko (3); plana martxan jarri (3); plana martxan jartzeko (3); politika martxan jarri (3); proiektua martxan dagoela (3); proiektua martxan jarri (4); prozesua martxan dagoela (4); prozesua martxan jarri (4); prozesua martxan jartzea (3); prozesua martxan jartzeko (13); prozesua martxan jartzen (4); trena martxan jarri (3)
emakume martxarako (4); emakumeen martxarako (3); emakumeen mundu martxarako (6); mundu martxarako plataformako (3)
donostiako martxaren (7); emakumeen mundu martxaren (7); martxaren amaiera (3); martxaren antolatzaileek (3); martxaren bukaeran (4); martxaren helburua (4); mundu martxaren (9); munduko martxaren (3)
eguneroko martxari (5); mundu martxari (4)