Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heldu da azkenik irabazia zenuen martiritza, jendaurrean eta eguzkitan bezain bakar eta urrun. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 166. orr.
Erregeak ongi iritzi zion proposamenari, portugaldarren artean amorraziozko marmarrak entzun baziren ere, hilik ere martiritzaren loriak ukatzen zizkietelako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 264. orr.
Martiritzaren palma-adarra lortu dutela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.
Espainiara igaro ziren anaietatik bostek martiritza-koroa lortu zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.
Eta martiritza-irrikaz suturik, laurogeita hamar anaia inguru altxa ziren, beren buruak heriotzara emateko prest. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1123. orr.