Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

martiri (orobat martir g.er.) 1 iz fede bati uko ez egiteagatik heriotza pairatu duen pertsona.

Doneztebe lehen martiriaren eguna.  Berria - Mundua   2004-08-21

Santa Ines birjina eta martiriaren Liturgi ofiziotik hartutako esaldiak dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Martiri honen jaia urtarrilaren 21ean ospatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.

Martiri izateko irrika sutsuz, Siriara joatea erabaki zuen, musulmanei eta beste fedegabeei kristau fedea eta penitentzia hots egitera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Aitortza laburrari ezpata-kolpeak jarraitu zion, eta horrela, martiri bezala bukatu zuen bizia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

Elizako martiriak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 117. orr.

Begiratzen dit, burua atzera eramanik, begiak erdi itxirik dituela, ahoa ia zabalik, martiri baten piura du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

2 bere iritziengatik hiltzen den edo gogor sufritzen duen pertsona.

Sokrates ez zen martiri filosofiko bat, paganismo jazarleak heriotzara emana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

Martiri bat egin dugu eta ezin zaitezke atera orain herriak miresten eta maite duen izaki hori asmakizun bat dela esanez, golem bat, klon bat edo nik al dakit zer.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 178. orr.

Erreformaren martiri baten iloba.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Iraultza guztiek dituzte beren martiriak, eta Soroetako Permin izan zen, hain zuzen ere, iraultza zuriak izan zuen lehena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 130. orr.

Aitzindari haietako bat hil egin zen, eta idazleak martiri deitzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.

-Oso gogoz kontrako martiria nauzu -zehaztu zion Oppenheimerrek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.

Ez ginen ez heroi, ezta martiri ere.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 80. orr.

Hamaseko hiru kide eta Martirien Brigadako beste bat hil ditu Israelek.  Berria - Mundua   2004-03-04

Al Aksako Martirien Brigadak hartu du bere gain eraso suizida.  Berria - Mundua   2004-09-23

So dagoenaren begiradan baitago ñabardura; ni neu intsumiso izateagatik kartzelaratu nindutenean ez nuen nire burua martiritzat.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Martiri-seinale haiek ez zuten ikusleen barnean beldur-ikara sortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Bizia etsaiaren ezpatapean galdu ez zuen arren, martiri koroa ez zuen galdu!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.

Apez, apostolu, martir bokazioneak...  Herria   2003-05-29

Isaaken, Lauaxetaren eta Etxebarrietaren martiri tradizioa gaurko egoera politikora nola egokitu?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Dusselek martiri aurpegia jarri zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 121. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garaipenaren orduan kristau-martirien amorerik ez ematea kristau-jazarleen tolerantziarik eza bilakatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.

5 (izenondo gisa)

Haur martiri errugabeak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

Santu martiri bat bertakoa izatea edozein herrik ohore handitzat daukanez, [...]. Lehen bost frantziskotar martiriak, Marokon hilak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 124. orr.

Halladj poeta martiria.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 89. orr.

6 (adizlagun gisa)

Ez nuen dardararik egiten; neure burua martiri ikusten nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 91. orr.

Aldarearen gainean Pankrazio nerabea agertzen da, basaki bere 14 urteetan martiri hila.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 48. orr.

Ohore handitzat jotzen baitzuen, martiri hildako anaiei buruz hau esan ahal izatea: "Nik ezagutu nuen hori edo beste hura".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1123. orr.

Martir hiltzeko indarrik aski izanen ote duk?  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 206. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus