Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
marseillar (orobat marseilatar eta marsellar) izlag/iz Marseillakoa, Marseillari dagokiona; Marseillako biztanlea.
Egoitza berrian ezagutuko ditugu Anatole karrika-kantaria, Marius berritsua, Zé marsellarra, [...]. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 145. orr.
Liverpool eta Baionako portuen artean kamioiak karreatzeko proiektua azkenean bertan behera utzi behar izan dute, finantzamendu nagusia beregain hartzekoa zuen armadore marseillarrak gibelera egin duelako. Berria - Ekonomia 2006-02-23
Marseillarrek baleztekin goritutako burdin barrak jaurtiz fortifikazio hura dena suntsitzea lortu zuten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.