Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marroi (orobat marroin g. er.) 1 izond/iz gaztainaren azalaren kolorekoa.

Puntu marroi bat zegoen badiaren erdian.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 179. orr.

Tadeuszek hartz bat zeukan, hartz marroi bat.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 23. orr.

Gaineko paper marroia kendu eta opari bat aurkitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

"Brotxea galdu dut -amonaren brotxea", esan zuen Mintak lanturu doinu batekin eta begi marroi handiak malkoz gainezka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.

Begi marroi distiratsuak zituen, beti ñir-ñirka, eta azazkalen inguruko hatz-bizarrak amorru biziz koska egiteko ohitura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Bere begi marroi bizi haiekin begiratzen zidan moduagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

Zotal ezkoaren marroi ilun-biziaren gisa mugitzen dira dirdaitsu neskaren begi marroiak begi katiluen umeltasunean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

Ellen bere aitaren ondoan eserita zegoen, Battery-ko banku batean, bere bota marroi berriei begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Azeituna, olio eta salda usain goxoa altxatu zen erratilu marroi handitik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 99. orr.

Artilezkoak zituen galtza lodi marroiak eta jertsea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 253. orr.

Lerro marroi luze urduriekin zeharkatu zuen oihala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.

2 (izenondo batekin)

Bere zamar marroi argia bil-bil eginda zeraman, eta mahuka-erdien artetik bezala ageri zitzaizkion eskuak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 12. orr.

Zelula horiek melanina izeneko pigmentu marroi ilun bat dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Ilearen kolorea, berriz, aitaren Billyboy zaldi zaharrak bezalakoa du -gaztaina-kolore marroi bizi-bizia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 13. orr.

Frak marroi gorrixka, laranja-koloreko praka lasaiak eta lastozko kapela laua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.

-Amak beste jertse bat bidali dit... marroi gorrixka berriro ere...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.

Galtzerdi marroi gorrizta iletsu hura puntuz egiten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 35. orr.

Liburuz estalitako gela hartako giro marroi grisaxkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Ezpainetan marroi-txokolate kolorea jarri zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.

3 (predikatu gisa)

Eta gustatu egin zitzaion Migueli pentsioa, Malanda deitzen zelako eta marroia zelako.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 217. orr.

Begiak ilunak, marroiak, sakonak eta lañoak ziren, eta haragitsua eta ahula ahoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Karibeko irla batekoa, bera, [...] begiak eta larrua marroiak zituena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 148. orr.

Plataforma hitsa da, erdi grisa, erdi marroia, nolabait esateko.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.

Ea bere jantziak urdinak edo marroiak diren.  Berria - Mundua   2006-02-08

4 (kolore hitzarekin)

Lehen, begira ezazu edozein etxetan, kolore marroia zen nagusi, egurraren kolorea, bernizarena. kaxmirrezko jertse zuri bat, eta kolore marroi arrunteko oinetako orpo luzekoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 323. orr.

Urak, egun batzuetan, kolore marroi-marroia omen zekarrean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 275. orr.

· Ez begiratzeko harriari ematen dion kaka bezalako marroi koloreari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

Dena marroi kolorekoa ikusten nuen inguruan, txaplaka.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Marroi kolorekoa da hegaztia eta, mokoa eta hankak laranja kolorekoak ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Sagartxo hauek, berdeak hasieran eta marroi kolorekoak gero, nahiko biribilak eta azal gogorrekoak izaten dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.

Hantxe aparkaturik zegoen autoa, txofer eta guzti, Rolls Royce bat zen, marroi kolorekoa, dotorea eta ongi zaindua. kapela biribil bat eta bufanda luze bat, biak marroi kolorekoak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.

· Marroi argi koloreko trajea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 292. orr.

Marroi ilun koloreko berokia eta galtza marroiak zituen soinean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Uniforme garbiaren ordez, berde-marroi koloreko soldaduena ukan zuten, barda eta fusila arautuekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 242. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Jertse berde-marroia zuen soinean gertukoek azken aldiz ikusi zutenean. Marra kiribil hori-laranjen itxura hartuta ur-korronte berde-marroiaren gainean atsedena hartu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

Pijamaren galtzak zapata zuri-marroien gainetik aski goratuta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 45. orr.

• 6 iz kolore marroia.

Orain marroia desagertu egin da ia etxe guztietatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 323. orr.

7 kolore marroiko pertsona.

Maite dut zurien eta marroien eta beltzen arteko hango nahaspila aldakor hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

8 fardela, gauza gogaikarria.

Ez zaitut berriz honelako marroi batean sartuko, egon seguru.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 114. orr.

Elkarri pasatzen diote marroia, inolako soluziorik bilatu gabe.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

Baina ez egidazue marroi dena neuri laga!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.

Gerorako utzi zituen Dionisos, ama, lagunak, marroiak eta bezperako kezkak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 269. orr.

9 marroi-kolore izond

Erabat zuria zen ia, marroi-kolorea baitzuen zango bat, eta inon ziren begirik zoragarrienak zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

Izan ere, beren umeak hazten ari diren behor, behi edo zakur-emearen begi marroi koloreetan ere antzeman daiteke Ama Birjinaren zantzu zoragarria.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 52. orr.

Une hartan, ahizparen ile-orrazkerari begira zegoen Bain andrea, kizkur-kizkurra eta artatsuki marroi-kolorea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus