Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marranta 1 iz ahotsaren laztea edo zakartzea, eztarriko ondoez baten ondoriozkoa.

Van Daanek marranta du, edo, hobeto esanda, azkura pixka bat du eztarrian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.

Karkaxa bildu eta jaurti egin nuen, marranta kentze aldera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Eztarriko marranta garbitzen saiatu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

Eztarriko marranta arintzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 135. orr.

2 eztarriko edo arnasbideetako hotzeria.

Hilzorian dagoen norbaiten marranta iruditu zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.

Eztula egiten du, marrantak jota dago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 98. orr.

Ez zaitut sekula ikusi -erantzun zion berriro marrantak jotako ahotsak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 149. orr.

Ez duk ahaztu behar hirekin oso harreman estua duen pertsona bat hiltzeko zorian egon dela aste honetan bertan, Parisen, marranta handi batek hartuta.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 136. orr.

Marranta tzar batek hartu dit ahotsa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 199. orr.

Ahulduta eta dardaratsu zegoen, marranta txar batetik suspertzen ari balitz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Eta jarraitzen dute hasperenek, marranta batean, orgasmoaren bila.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 97. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eztarriaren marranta-hots batez kargu hartuta, leihoa ixteko agindu zion Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 90. orr.

Mikrofono-oina zapaldu, zutitu, mikrofonoa altueran egokitu, marranta-hotsak, gorputz-zalantzaren bat agian... eta ezer gutxi gehiago.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

· Baina Wu maisua ez zebilen eztul-marranta edota urdaileko mina aztertzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 139. orr.

• 4 izond

Beren ahots marrantarekin eta beren borrokalari beso mardul biluziekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Marraka marranta bat aditu zen, Nakoren senarra zirudien Martizena agian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 13. orr.

5 (adizlagun gisa)

Isiltasuna eskatu zuen, azken egunetan botatako oihuek marranta utzi dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marrantak jota (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus