Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marraka 1 iz ardien eta ahuntzen oihua. ik marru.

Animalien marruak, marrakak eta arrantzak zetozkidan nahasian.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 91. orr.

Sinesgogorren iritzian itsasoko hegaztiak omen dira, batzuetan ahuntzen marrakak baitirudite, bestetan gizakiaren kexuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Artalde baten marraka antzeman zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.

Txabola aldetik marraka ahul eta aseak sumatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Akerra dardaraz jartzen da, marraka egiten du: soinu itsusi bat, lodia eta zakarra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

2 irud/hed

Sei gizon azkar plantatu ziren mercedesaren sudur aurrean, eta a-ha, eta a-hi, bultzatu zuten, beribil gaixoaren motorra marraka antzutan akitzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.

Sarraila baten marraka marrantatuak pentsarazten dizu kartzela batean zaudela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Haizearen marraka itsuek gaua urratzen dutenean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek?  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,14

Elge biluzietarik datozkidan ardi marraka elkor bezain txukunak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 59. orr.

Ama halaz, kotxua besapean arditegira bazihoan, hango aire tepoak eta azienda marraka motelek nolabait mundua nahasmenduen zurrunbiloetarik salbatzera helduko balira bezala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 125. orr.

Hori ikusita katuak ere ahoa ireki eta bufada bat botatzen badu, haserre-marraka bat, zakurra aztoratzen hasiko da, noski.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 75. orr.

4 (adizlagun gisa) ik marrakaka.

Gero bi ahuntz entzuten omen dira marraka, bata ozen, bestea apal.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Marraka dakarte ahuntza, burua ezker-eskuin higitzen duelarik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 128. orr.

Lotuta jarraitzen dute ardiek, oraindik ere negar-marraka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Marraka dihardugu hartzek bezala, urrumaka usoek bezala.  Elizen arteko biblia   Is 59,11

Emakume bat maiteminduta, maiteminean iraulka; kateme bat teilatuan marraka; proteina konplexuak odolean zurrunbiloka, organo sexualak hanpatzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

Harantzago antzara batzuk, indioilarrak asaldaturik, beraiek ere marraka: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

5 marraka egin

Bee, bee -egin zuen marraka Stanek, biak oldarrean kafetegian sartu zirenean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 250. orr.

Sakonduretan karranka egiten duten idi gurdiak, mendian marraka egiten duten ahuntzak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.

Mintzatu beharrean, marraka egiten dik, bildots baten gisara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.

Marraka egiten nuen eta karranpa ugari nuen han ilunpean lotuta egoteagatik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.

Akerra dardaraz jartzen da, marraka egiten du: soinu itsusi bat, lodia eta zakarra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

· Asteazken goizean sortu zen bildots zuritabeltz pottoloa hiruzpalau punpe eta marraka eginez hurbildu zitzaidan eta buruarekin aztala hunki zidan, musu eman balit bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardi marraka (4); ardien marraka (3); marraka egiten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus