Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

marmol (orobat marmore g.er.) 1 iz kaltzita kristalez osaturiko kare haitz trinkoa, askotan nabarra, leunduz gero itxura bikaina hartzen dena.

Paretak marmol zuriz estalirik zeuden guztiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Zizelkatuta, hura ere, nola "beste" izenak monumentu berriaren marmol beltzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

Erakustokiaren marmola gorria zen, zain grisez tartekatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Atari urdinetatik, marmol zaintsuz apainduriko halletan sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.

Jauregiko marmol hori-koloreko paretak zeharkatu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Marmol pitzatuzko ezkaratz zabala zeharkatu eta [...] eskaileretatik igo nintzen laugarren solairuraino.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Hala itsasoa, haize bortitzek bere lautadei eragiten dietenean, marmol distiratsuzko olatu zuri bihurtzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 139. orr.

Marmola ez da munduko gauzarik beroena.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 104. orr.

Hain gaizki ikusi ninduten, non hildakotzat hartu eta marmolezko mahai baten gainean utzi baininduten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 409. orr.

Marmolezko iturri oso garai eta oso landu batetik ur hari bat isurtzen zen etengabe konketa batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

Petronio ez zen delikatuki kordegabetu marmolezko bainuontzi batean, bertsoño lizunak murmurikatuz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Ondoren, eskailerak, marmolezkoak edo antzeko materialen batez egindakoak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 122. orr.

Marmol arrosazko zutabeak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 158. orr.

2 marmolezko pieza.

Bazen han, marmolaren gainean, izokin bikain bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Trapu bustia pasatu du marmol gainetik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Ehundaka polboroi ikusi zituen, mahaiaren marmola estaltzeraino ia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 129. orr.

2 (erkaketan)

Aurpegia marmola bezain zuri eta hotz zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 257. orr.

Zango batzuk luzeak, biribilduak eta marmola bezain garbiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 56. orr.

· Bere azalaren zuritasuna bizia zen, areago marmolarena esnearena baino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Ileko suak areagotu egiten zuen Adaren aurpegiko zurbildura ia marmorezkoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere marmol-lanen dotoretasun eta fintasunagatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Eguzki argiak jauregi eta eliz atariak jotakoan marmol harriei ateratzen zien urre-kolorea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

Gero harearekin berdinduko da, eta ondoren kreta edo marmol-hautsarekin luzituko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.

Marmol-pikorrarekin egin behar da berdindua, mortero hori bere puntuan nahastuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Noiz erretiratu behar dituzte marmol puska horiek?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Bide hau oso gogorra da tarteka, zati batzuk hare-lauzaz eta marmol-lauzaz daude zorutuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Erabili ohi ziren marmol-blokeak [...] ez zirela behar bezain sendoak 8 oin (2,5 m inguru) baino gehiagoko zabalera hartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 21. orr.

Abrikotek marmol tonuak hartzen zituzten goroldioaren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Prestatua zeukan marmol-kopuru handia tenplu bat egiteko estilo doriarrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Barra bernizatu eta distiratsuak, marmol-imitaziozko mahaiek.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus