Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goian bego marmarikatu zuen, Mikek gurutzearen seinalea zegien artean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.
-Benetan harrigarria da! -marmarikatu zuen, ausarkeriaz eta irribarretsu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.
Hari zeharrez begiratu eta, haserre, marmarikatu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
Onarpen aire bat begien dirdaian, esperantzaz marmarikatu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.
Esker hitzen bat marmarikatu eta ganberatik alde egitekoa egin nuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.
Madarikazio otoitzak marmarikatuz, zorte gaiztoak Estatuari lot daitezen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 205. orr.
Orain arrats epelaren iluna argi eztiek goxoki sistatzen dute eta gauaren bakeari etxe barneetatik ateratu den jendetzaren hizketa marmarikatuak harmonia bat emaiten dio Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.