Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
markesina 1 iz zenbait atari eta geltoki babesten dituen estalkia, askotan kristalezkoa.
Euripean eskailerak igo eta markesinan hartu du babes. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 35. orr.
Markesina azpian hartu nuen aterpe. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.
Solfeoko eskolara doan neskatoak ere markesinako aterpea bilatu du. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 96. orr.
Bilborako tranbia heldu bitartekoa markesinako aulkian eman zuen Mentxuk. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 41. orr.
Donostian, autobus geltokietako markesinetan euskarak duen presentzia apurra salatu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
2 (hitz elkartuetan)
Bus-markesina baten ondoan beste talde bat zegoela konturatu ginen, gure kartelen gainean ber enak pegatzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.