Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mar-mar-mar adlag marmarka, marmarrean.
Kantuz ari ziren zenbait, bertze batzu mar-mar-mar otoitzean, arrosorio bat eskuan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.
Josinazio dala ta Pepita dala, Miriam, Manu eta Ramona, txor-txor-txor ta mar-mar-mar. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 97. orr.
Bazterrak mar-mar-mar hasiak, ikusiz gobernuburua eta minixtroa etzirela beraz arras hitz beretan... Herria 2003-11-06
Beti ari dira mar mar mar eta mar mar mar "dezentralizasio" delako hortaz. Herria 2002-12-26
Ederki, marmarti; mar-mar-mar, mar-mar-mar, mar-mar-mar, mar-mar-mar; marmarrean baino ez zekien emazteak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.