Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ORTko ekintzaileak ugaritu ziren batik bat; erakunde maoista hark denbora gutxian irabazi zuen bailarako gazte "mugituen" gogoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 57. orr.
Zapadoreen konpainiak zalantzarik gabe ikusi zituen gerrillari maoistek ipinitako dinamita-kargen aztarnak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 22. orr.
Herria gerrilla maoistaren eskuetan zegoela aitzakia harturik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.
70eko hamarkadaren hasieran ezkutuko lan politikoan ari ziren alderdi komunista ugariek -Hirugarren internazionalekoek, laugarrenekoek, maoistek- ez zuten planteamendua onartzen, eta beren kritiketan "burgesiaren alde" ari ginela aurpegiratzen ziguten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.
Lekutan dago maoista zen garaia. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 82. orr.
1970ean [...] La Cause du Peuple izeneko aldizkariaren zuzendaritza hartu zuen bere gain, maoistek eskatuta. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 11. orr.
Guk pentsamendu eta mugimendu ezkertiarraren loratzea bizi izan genuen Parisen: gautxistak, maoistak, troskistak... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 86. orr.
Hipermaioritarioak minoritarioen kontra, hipertroskistak maoisten kontra, hiperabertzaleak espainolisten kontra... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.
gerrilla maoistak (17); talde maoistak (3)
gerrillari maoistek (18); maoistek deituta (5); maoistek egindako (3); talde maoistek (3)
gerrillari maoisten (11); maoisten kontra (4)