Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mantalet (orobat mantelet) iz mantelina.
Haurrean beldurra eragiten zioten amamaren mantalet eta kapeletak zein armairutan zeuden bazekien, hil mihise amironatuak, ezko-argiak eta izai merkezko kutxa distiratsuaren gainean pausatzen ziren hornigailu sainduak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.
Manteletak ere eduki ditzakete ahizpek, beren zerbitzu eta zereginak erosoago eta txukunago egiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1177. orr.