Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orbela biltzen ari zen furgoneta batek maniobra bat egiteko atzera egin, eta [...] oinezko bat harrapatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Atrakatzeko maniobrak iraun zuen tartean ontziburuak ez zion aldarri egiteari utzi. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.
Queen Maryk nasatik askatzeko maniobrari ekin dio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.
Moilara hurreratzeko maniobra. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 223. orr.
Han baitzebilen Joanes, maniobrak aldarrika agintzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 128. orr.
Hala da ze, ibaiko zokondo batean maniobra txarra egin eta non iraultzen den bateltxoa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 271. orr.
Izotzausleak maniobrak egin beharko ditu beste bide bat zabaltzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.
Orbitan sartzeko maniobrak. Berria - Gaiak 2006-04-11
Artizarreko orbitan jartzeko maniobrak ondo egin ditu 'Venus Express' zundak. Berria - Gaiak 2006-04-12
Smart-1' zundak goizaldean abiatu ditu maniobrak, satelitetik 300 kilometrora hurbiltzeko. Berria - Gaiak 2004-11-16
Discovery ontzia Alfa modulura hurbiltzeko maniobra egiten ari zela, [...]. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 107. orr.
Sindikatuen batasuna apurtzeko eta Adegiren tesira hurbiltzeko maniobra. Berria - Ekonomia 2004-06-15
Huts bat izan zen, ala nahasteko maniobra bat? Berria - Harian 2006-04-26
Errepideetan egiten den maniobrarik arriskutsuena da aurreratzea. Berria - Gaiak 2006-03-31
Sekula ez zuen atzerako martxa ibiltzen ikasi eta guztiz maniobra arriskutsua zela zioen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 85. orr.
Hondarribia segundo eta erdiko tartearekin nagusitu zen, bigarren ziabogan Urdaibaik egin zuen maniobra txarra medio. Berria - Kirola 2004-08-15
Onartezina da XXI. mendean armadak maniobra militarrak herrietan egitea. ik beherago 5. Berria - Euskal Herria 2004-09-24
Ipar Atlantikoko maniobra militarrak bertan behera uzteko eskatu zuten. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 90. orr.
Udalak, halaber, maniobra militarrak bertan behera gera daitezen bere esku dagoena egiteko asmoa agertu du. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Maniobra politiko berbera ikaragarri arrakastatsua izan zen beste barbaro batzuek zertu zutenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.
Temaruk eta bere jarraitzaileek Frantziari «maniobra ilunen bidez» hura agintetik kentzea leporatu zion. Berria - Mundua 2004-10-19
EAEko Lehendakaritzako iturriek «nahasmena eragiteko maniobra patetikotzat» jo zuten CNIren agirien filtrazioa. Berria - Euskal Herria 2004-07-15
Kutuzov luzaroan ahalegindua zen irudikatzen zer maniobra-aukera zituen Napoleonek. hiritik kanpora baina maniobra-zelaietan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 21. orr.
Barbaroak, bere erretiradan, maniobra-eremu mugagabea ireki duenean, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.
Enpresek azaldu dute beraien aurrekontu-saila oso mugatua dela eta ez dutela maniobra-marjinik. Berria - Ekonomia 2004-11-24
Aurreratze maniobraren zinematika. Berria - Gaiak 2006-03-31
Zenbait ataletan sakabanatzen, hesi-maniobra bati ekiteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.
Hainbat luzamendu maniobra. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Palestinarrek eta zenbait israeldarrek «hauteskunde maniobra» iritzi diote Olmertek Jerikoko kartzelari eraso izanari... Berria - Mundua 2006-03-28
Herriko alkate Alberto Erdozain, hala ere, «haserre» agertu da Espainiako Armadak erakutsitako jarrerarekin, eta iragarritako maniobrak «okupazio militartzat» jo ditu. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Espainiako armada atzo ailegatu zen Orbaitzetara maniobrak egitera. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Militarrek maniobrak egiteko asmoarekin aurrera jarraitzen omen dute. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Espainiako Armadako paraxutistek maniobrak egingo dituzte Euskal Herrian datorren astean. Berria - Euskal Herria 2004-09-18
NATOk udan maniobrak egin ondoren, zifioak agertu ziren hilik Kanarietan irailean. Berria - Gaiak 2004-11-03
Espainiako Armadako hegazkinek maniobrak egin zituzten Bardean duela hilabete inguru. Berria - Euskal Herria 2004-01-11
maniobra egin (5); maniobra egiten (8); maniobra militarrak (21); maniobra politikoa (3); maniobra zakar (3)
maniobrak egin (6); maniobrak egiteko (4); maniobrak egiten (14); orbitan jartzeko maniobrak (3)