Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txinako enperadoreek eta mandarinek. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 261. orr.
Nahikoa zaiola hari arrunt bat bere etxean moztea Txina urrutian bizi den Mandarin baten heriotza gertarazteko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.
Frankoen ikuspegitik, bizantziarrak mandarinak ziren, haien gurari barregarriak ez zeudelarik ez merituz justifikatuak, ez indarrez babestuak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.
Daniel Txinara bidaltzea erabaki zuen bere amak, hamar urterekin mandarin txinera ahazten ari zitzaiolako. Pako Aristi «Note book», 2005 - 157. orr.
Tarantinok mandarin txineraz filmatuko du bere hurrengo filma. Berria - Kultura 2004-11-02
Txinatarren mandarin hizkuntza da mintzatuena. Herria 2003-03-20
Txinako "mandarin" hizkuntzari lehentasuna emaiten eta [Taiwaneko] uharteko bereko hizkuntza baztertzen zuen hizkuntz politika. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 183. orr.
"Mandarin" eta "kantoniar" hizkuntzen melodia likidoak bere baitan isuri ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 54. orr.
Jaun merak eginarazia zuen Lauburu kurutze bat, idazki hunekin "Ezpelatarren Omenaldia 2000-ko azaroan" hiru itzulpenekin mandarinez, frantsesez eta inglesez, Herria 2001-02-22