Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gelan jatekorik baldin baduzu, ogi papurrak edo, berehala ondoratuko zaizkizu txindurriak eta mamorro ugari. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 32. orr.
Arratoiak eta mamorroak sartzen zizkidaten gelan, ni izuarazteko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 100. orr.
Izaki guztiak gizentzen ditugu gizen gaitzaten, eta geure burua dugu gizentzen mamorroentzat. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 163. orr.
· Ez duzu Karlos dagoen lekurantz begiratzen, ezikusiarena egiteak ikusia izatetik salbatuko balu bezala, nolabait ekidingo balu bezala, Mamorroaren beldur izarapean ezkutatzen den haurraren antzera. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 63. orr.
Mamarro bibotedun bat zeukan aurrean, izugarri, tente, zaldi-buztan bat buruan, hede bat sorbalda batean, beste hede bat bestean eta sable ikaragarri bat gerriaren alde batean zintzilik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.
Zer esango duzu zerorrek eztarriko mamorroa berriro agertuko zaizunean? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 180. orr.
Euskal mamurro letratu tipikoa hiperespainol gisa figuratu nahian euskalduna dela dioen subespainol xaborra da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.
Behin mamorro-pozoia jan zuen, bestean pozadera batean behera bota zuen bere burua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 110. orr.
Orduan, mamorro-piloa bezala pilatuko ditugu harrapakinak, matxinsaltoek bezala egingo diegu gainera jauzi. Elizen arteko biblia Is 33,4