Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Valentziar batzuek eurena hizkuntza berezia dela diote, eta gauza bera uste dute mallorcar, menorcar eta eivissar zenbaitek. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 222. orr.
Gaur egungo mallorkar gehienek, aldiz, ez dizute inondik inora ere onartuko katalanez mintzo direnik; mallorquíz hitz egiten dutela esango dizute. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 105. orr.
Raimon Lull, XIII. mendeko filosofo eta teologo mallorkarrak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 104. orr.
125 cc-ko kategorian, Jorge Lorenzo mallorcarrak Dovizioso italiarraren aurretik lortu zuen garaipena. Berria - Kirola 2004-10-03
Toni Colom mallorcarrak irabazi du Valentziako Itzuliko lehen etapa. Berria - Kirola 2004-02-25
Iazko txapeldun Andy Roddickek Rafael Nadal mallorkiar gaztearen ametsarekin amaitu zuen, atzo, AEBetako Irekian. Berria - Kirola 2004-09-05