Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bideak erreka bati segitzen zion, aldapa malkartsu batean behera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 343. orr.
Ezponda malkartsuan behera jaitsi ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 328. orr.
Inguratzen duten haitz gorriak malkartsuak eta distiratsuak dira, labana baten ahoaren pare. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 15. orr.
Harkaitz garai eta malkartsuak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 100. orr.
Berrehun metro gehiago errepidean gora eginda aurrez aurre zabaldu zitzaion meategi harana, zulatze lanen poderioz gorriztutako paraje malkartsuak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 85. orr.
Harkaitzaren alderdirik malkartsuenak errepidearen aldera ematen zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 76. orr.
Kanariak dira mundu osoan maniobra militarrek zetazeo gehien hildako lekua, bertako itsaspe malkartsua egokia delako militarrek saioak egiteko. Berria - Gaiak 2004-11-03
Eskailerak malkartsuak eta labainak ziren. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.
Beste uharte bat ikusten zen, tamainaz txikiagoa, oso malkartsua eta idorra, tarteka harkaitz ilunez inguratua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.
Orografia oso malkartsua da, labarra da dena. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.
Lurzoru gogorra eta berdin samarra behar dute gurpilek; Lurreko eremu handi batean dagoen lurzoru aldapatsu eta malkartsuan ibiltzeko, hobeak dira oinak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Laborariek lur horiek bitan zatitzea proposatzen dute: zati malkartsua laborantzarako lur gisa erabiltzeko, eta zati laua Herriko Etxeak eros dezan, herriko gazteek bertan etxeak eraiki ditzaten. Berria - Euskal Herria 2004-08-25
Bizitzaren ibilbide malkartsu honetan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 240. orr.
Ezkontzara heltzeko bide malkartsuan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 163. orr.
Haren zuzeneko eraginak itxuraldatu zuen Kode Zibilaren bide malkartsua. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.
Teknika eta korronte literario berrienen bidezidor malkartsutik. Berria - Kultura 2004-10-27
Hona hemen testuak izan duen prozesu malkartsuaren bidezidor batzuk. Berria - Euskal Herria 2004-09-22
Botoa biltzeko eginkizuna malkartsu bihurtzen da. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Orain, bi urte igaro ondoren, eta penitentziaren lurrin malkartsuenarekin, bigarren aukera zeukan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.
bide malkartsua (5)
bide malkartsuan (5)