Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Feltrozko kapela malgua. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 88. orr.
Batzuetan, kale garbitzaile bat igarotzen zen haien atzetik, hodi malgu batez sotoa garbitzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Metalezko disko malgu bat, atzera eta aurrera mugitzen dena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.
Larru malguko sandaliek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.
Grafenoa erabilita gai sendo, malgu eta egonkorrak sortzea egongo dela gaineratu zuten atzo. Berria - Gaiak 2004-10-23
Besaulki malgu batean eserita zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.
Ellenen ahotsa zerra txiki zorrotz malgu bat bailitzan barneratzen zitzaion haragian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.
Antena luze-malgua apaltzen eta harrotzen da aldika, ibilgailuaren mugimenduen arabera. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 75. orr.
Oso eskumutur malgua izango duzu zuk. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 251. orr.
Ahotsak Jimmyren belarrietan taupadaka ari ziren marruma malgu baten antzera, hurbil, urrun, hurbil, urrun... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.
Merkatu malgu batek ez du zergatik ezegonkorra izan. Berria - Ekonomia 2004-09-05
Truke-tasa malguen bertute teorikoak eta bizio errealak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Ameriketako Estatu Batuek lan-merkatu malgua dute, eta horren ondorioz langabezia-tasa apalak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.
Egoera ideala?: lan-ordutegi murriztuak bultzatzea, ordutegi malguak izatea, etxetik lan egin ahal izatea. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 82. orr.
Gorputzaren mekanismoa ulertzeko, ikuspegi malgua behar da, heziketa tradizionala izan duten ingeniariek askotan izaten ez dutena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 267. orr.
Espezializazio malguaren eredua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.
Errementariak ere sutan gozatzen du burdin puska, mailuari malguagoa gerta dakion. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.
Lantzerra, lantzurda, langarra zegien, malgu, ezti eta sarkor. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.
Espainiak eta Frantziak malgu jokatuko dutenik ez dut uste. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Gorputza laxatzen zitzaidala zirudien, eta edozeren aurrean amor ematen zuen malgu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.
Hemengo zaratak horma baten kontra jo ostean berriro gora jagiten dira, malgu, frontoian pilotak egiten duen legez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.
Bat-batean zabaldu zen, uhin urre-kolore baten gisan lurreraino erortzeko, lodi eta arin, malgu eta distiratsu, kometa baten suzko isatsa bailitzan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.
Ez da zurruna ez malgua, ezkoaren moduko bigun baizik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.
Ihia bezain malgua baina altzairua bezain suberatua. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.
Katua baino malguago. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 25. orr.
Gorputz-atalak haur txiki batenak bezain bigun eta malgu bihurtu ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.
Fereka egiten nion eta eskuetan nerabilen piztia bigun urduria, sedazko oihala bezain malgua, gozoa, beroa, eztia eta arriskutsua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.
Fin eta malgu-arin, seda bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Larritasun hartan ere, astia izan zuen belar laburra eta trinkoa, goroldioa bezain malgua, hazten zela han pentsatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 54. orr.
Hark gozatutako argizagia bezain malgua eta mela zen Salemdarren poza. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.
Hori ikusirik susmatzen hasi nintzen hartua izan nahi zuela eta, hortaz, malguarena egiteko prest zegoela. Aitor Arana «Onan», 2000 - 84. orr.
Imanolekin nengoenean, ordea, bai berak eta bai nik nahiago izaten genuen nik bugre eta berak malgu gisa jardutea, ohi bezala. Aitor Arana «Onan», 2000 - 53. orr.
Bugre bakoitza bere malguarekin geratu ginen horrela, edo malgu bakoitza bere bugrearekin, gauza bera bestela esateko. Aitor Arana «Onan», 2000 - 134. orr.
malgu jokatuko (3); malgu jokatzea (3)
bezain malgua (10); malgua izan (10); malgua izango (5); malgua izatea (4); oso malgua (4)
baino malguago (4)
askoz malguagoa (3); jarrera malguagoa (6)
tasa malguen (3)