Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi kutxen artetik maletatxo bat hartu du eskaera koadernoak, katalogoak eta bisita txartelak barrenean daudela egiaztatzeko. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 28. orr.
Müller jauna ikara batean esnatu zen eta maletatxoa besarkatu zuen bi besoekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 326. orr.
Eserlekuan uzkurturik zegoen, bere larruzko maletatxoari naufrago batek oholari bezain gogor helduta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 293. orr.
Italiako traje dotorea zuen soinean, eta larruzko maletatxoa eskuin eskuan. Berria - Kirola 2004-06-20
Larruzko maletatxo maiztuari heltzen zioten esku luzeak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 88. orr.
Trena iritsi eta gizontxo argal bat baino ez zen jaitsi, oihalezko maletatxo batekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.
Halako batean, bere maleta koxkorra hartu, kodea sartu, maletatxoa ireki, bere paperen artean miatu, eta paper-zorro bat atera zuen handik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.
Bidai maletatxo horretan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 71. orr.
Hurrengo goizean, igandeko trajea jantzi, aurpegia sasi-bizar batekin mozorrotu, mediku-maletatxo bat hartu eta berriro lapurraren etxera jo zuen Mattinek. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 187. orr.
maletatxoa eskuan (3); maletatxoa ireki (3)