Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taxistak fardelak paratuak zituen maletegian eta kotxe gainean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.
Irekita zegoan, eta hutsik maletategia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
Autotik irtendakoan maletategiko atea ireki du, zekarrena utzi eta bestea hartu du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 110. orr.
Semeak berak lagundu naik, bere beso-motzekin, maletategira kargatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.
Lagundu egiten digu zorroak eta maletak nire autoko maletategitik bere Volvo kamionetara aldatzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.
Kanpinean, dena hain agudo bildu baitugu, jan-edateko guztiak maletategian pilatu ditiat, bertze zerekin batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.
Maletategiko ate irekiak munstro baten ahoaren eitea zuen, gu betikoz irensteko prest. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 372. orr.
Leonidas Trujilloren gorpua Juan Tomas Diazen autoko maletategian sartu zuten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.
autoko maletategian (3); maletategian sartu (4)