Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
malats izond biguna; mardula.
Mami malguaren minean, haragi malats zuriak ihaurrika zerabilzkion janaria oparituz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 157. orr.
Izaki berde argia inguratzen zuten har zuri malatsen dantza. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 223. orr.
Zizare gorri malats bat erdizkatu eta aitzur kolpeaz behereko zureko kutxaren tapakia hautsi zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.
Etxekoandrea arras malatsa zen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.