Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makrosumario iz auzipetu asko epaitzen diren epaiketako sumarioa. ik makroepaiketa; makroprozesu.
Estatutik makrosumario gisa datozen eraso orokorrei» hilaren 26an Bilbon erantzun zabala emateko deia egin du. Berria - Harian 2005-02-08
Ezin dut ulertu nolatan erabaki zuten halako makrosumarioa egitea. Berria - Euskal Herria 2006-01-22
Bada garaia 18/98 makrosumarioko auzi guztiak behin betiko artxibatzeko. Berria - Harian 2006-02-19
18/98 auzian eta gainerako makrosumarioetan auzipetutako 220 lagunetatik gehienak izan ziren Kursaalen bildutakoen artean. Berria - Harian 2005-02-20
Makrosumariootan epaitzen ari diren pertsonez eta erakundeez gainera, izaera oso bat epaitzen ari dira. Berria - Euskal Herria 2006-03-30
Makrosumarioek ez dute justizia egiteko balio. Berria - Euskal Herria 2006-02-18