Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

makroekonomia 1 iz ekonomiaren adarra, ekonomia-magnitude kolektiboak edo globalak aztertzen dituena.

Ekonomia orokorra, berriz, mikroekonomian eta makroekonomian banatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Makroekonomiak, esaterako, ekoizpenaren maila orokorra aztertzen du, langabezia, inflazioa edota estatu baten kanpo sektorea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Makroekonomiaren ikuspegitik teknikoki ere justifikatu izan da desberdintasuna: aberatsenek gehiago aurreztu eta inbertitzen dutenez, komenigarria litzateke, ildo honetatik, tartaren banaketa ez orekatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.

Inflazioa izan zen berriro, Jaurlaritzak egindako azterketaren ildotik, makroekonomiaren itzalik handiena.  Berria - Ekonomia   2006-03-09

makroekonomia hozteko hartu ditugun neurriak oso eraginkorrak dira.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Compaore presidenteak, alta, «langabezia endemikoa» dela eta, ondorioz, ezin dela makroekonomiaren egonkortasuna bermatu erantzun zion Somaviari.  Berria - Mundua   2004-09-09

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik makroekonomiko.

Askoren ustez, liburu iraultzailetzat eta makroekonomia analisiaren hastapentzat jo izan da Teoria orokorra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.

Hala ere, mikroekonomia eta makroekonomia estuki erlazionaturik daude, eta horregatik, makroekonomia gaiak ulertzeko ezinbestekoa da mikroekonomiako arazoak ulertzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Bai makroekonomia alorrean, finantza munduan bereziki, eta baita beste hainbatetan ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 218. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus