Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen inolako makillajerik behar, ezta apaindurarik ere. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 162. orr.
Ez zeraman makillajerik, ezpainetan margo gorriaren ukitu mehe-mehe bat izan ezik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.
Batzuetan, umore onez zegoenean, azaltzen zidan zer egin gizonei atsegin izateko, nola eman makillajea. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.
Makillajea antzez eta zehaztasunez zeukan emanda. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.
Ordua iritsi denean makillajerik jarri gabe irten da lantokitik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 120. orr.
Goizero, kontu handiz ipintzen zuen makillajea. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.
Ellen makillajea kentzen ari zen bitartean Harry ispiluan islaturik ikusi zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.
Makillajea kentzeko krema. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.
Ordu horretan gauzatxo zimur bat baizik ez da: tximak zintzilik, makillajea deseginik, eta, begien inguruan, khol arrastoak bueltan-bueltan. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 22. orr.
Ilea apaindu, ukitu batzuk egin makillajean, nire itxura lasai-lasai txukundu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 88. orr.
-Benetan ederra zaude jantzi horrekin eta makillaje horrekin! Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.
Konparaziora, begi inguruko makillajea. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.
Sorayak nezeser batean gordetzen du makillajea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.
Makillaje apurrak ezin dizkio zimurrak ezkutatu, ezta orrazkerak handik eta hemendik sakabanatutako ile urdinak ere. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 109. orr.
Ez zitzaion gustatu makillaje itsaskor hura eta kentzeko eskatu zion. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.
Leichner edergarrien erakustegi osoa, makillaje koipetsuak, arkatzak kolorez ordenatuak, zuk utzi zenituen bezalaxe. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 61. orr.
Aurpegia makillaje merkeaz koloreturik, lepoan azeri larru artifiziala daramala. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 69. orr.
Makillaje adin-estaliak ezin du miraririk egin haren antigoaleko trazarekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.
Haren masailetako gorria eta rimmela izan ziren, inolaz ere, nire lehen makillajerako erabili nituen tresnak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.
Egiazkotasuna islatu nahi izan dugu, makillajerik gabe, leialtasunez. Berria - Kultura 2006-01-18
Ez zen erraza ulertzea zergatik jarri zen boladan Eguberrietan kaleetan zintzilikatzen zituzten argien kontra hitz egin behar setati hori: goizegi jartzen omen zituzten eta gogaikarri suertatzen omen zen azaroaren bukaeratik haiek jasan beharra; hipokrisiaren adierazleak omen ziren, makillaje hutsa, kontsumismoaren ikurra. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.
Xakuto batetik makillaje lapitzak eta hautsak atera zituen eta begiak margotzen, masailetan ilununeak ezartzen hasi zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.
Ile-lehorgailuak eta tanpoiak, makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.
Bere makillaje-kutxatik, brillantinak eta kakao-gurinak isuritako usaina hedatu zen gelan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.
Aurpegian, makillaje geruza lodia. Berria - Kultura 2004-09-10
Kemp zuzendari eta koreografoa da, baina baita jantzientzat arduradun eta makillaje arduraduna ere. Berria - Kultura 2004-05-06
Batzordeak onartutako testua «asmo oneko adierazpena» dela uste du, eta, azken batean, «makillaje operazioa» besterik ez dela dio. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
makillaje hutsa (3)