Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoren, Ateneak bere makilatxoaz ukiturik, gorputza uzkurtu zion, larruazala zimurtu, adats horiak desagerrarazi, eta begi ederrak makarrez bete. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.
Batzuetan, bi txanpon hartu, eta makilatxo edo burdin ziri bat sartzen nien zuloetatik. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 100. orr.
Marfilezko makilatxoak erabiltzen zituen Hori Chuik zizt egiteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 148. orr.
Zurezko makilatxoak mozten eta leuntzen ari zen lanabes-kirtenak egiteko asmoz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.
Makilatxo magikoaz ukitzen hasiko zitzaidala. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.
Zaldiak zirikatzeko eta astintzeko makilatxoak ere lizar-adarretatik hartuak ohi ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.
Erdi Aroan oraindik, hurritzezko makiltxo batekin saiatzen baitziren lurpeko urbegiak eta urremeatzak bilatzen, horretan dohai bereziak zituzten aztiak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.
Hegaztien gorozkiak biltzeko makilatxoak, gorozkiarekin nahasteko substantzia bat, eta nahasketa egiteko ontzitxo bat. Berria - Gaiak 2006-03-17
Kale are estuago batera jiratu eta ezker-eskuin begiratu ondoren lasto makilatxoz osaturiko errezela zeharkatu zuen emakumeak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.
Hurritz-makilatxoa puskatuz gero. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.
Asmaketa-makilatxoa erabiltzen duena metal baliotsuak ergelen patriketan bilatzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.
Laranjondozko gozoki-makilatxo bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.
Intsentsu makilatxoak erretzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 138. orr.
Kartel baten azpian eseri ziren eta Ruthek Jimmyri ogi-makilatxo batez kartel hura seinalatu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.
Barnekoak argiarekiko sentikorrak diren bi zelula-mota (konoak eta makilatxoak), odol basoak eta nerbio zelulak ditu. Berria - Gaiak 2004-10-28