Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maitetxo (orobat maitetxu g.er.) iz adkor maitea.
-Mutil guztiek izaten dute maitetxo bat -esan zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 37. orr.
Amaren maitetxoa! Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 194. orr.
Hiru maitetxo zituela aipatu zuen Mahonyk arinkeriaz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 36. orr.
"Maitetxo", esaten zuen, "garbitu aurpegitxoa eta goazen lotara". Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.
Maitetxo, kafetxoa prest daukazu. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.
Itxaron, maitetxo, utzidazu harribitxi horiek biltzen; klitoria igurtziko dizut horiekin, arinago isur zaitezen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.