Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maitemin (orobat maite(-)min g.er.) 1 iz sexu senan oinarritzen den maitasunak joa dagoenaren sentimen bizia.

Maitemina denborarekin osatzen den gaitza dela diote batzuek, pasioa amodio bihurtzen dela, eta amodioa txera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

Behin denbora hori igarota, maitemina amaitu egiten da, itzali egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 270. orr.

Maitasuna ezagutzaren ondorioa da; maitemina, aldiz, ezagutzara bultzatzen zaituen indar bat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 111. orr.

Potzolok noiznahi ematen zidan bere azken maitemin ezinezkoaren berri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Zuk sentitu zenuen hura maitemin hutsa izan zen, kolore mistikoz jantzia nahi baduzu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.

Baina maitemina itsua da.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 168. orr.

Eta jakirik gustagarrienak eta ardorik finenak dastatu bitartean, maiteminak jo zuen gonbidatua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 91. orr.

Harik eta egun batean molde oneko aitoren seme batek, John Rolfek, maiteminak joa, emaztetzat hartu zuen arte.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 124. orr.

Izan ere, harainoxe, zirrikituetatik edo airetik sartzen baitzaie maite-minaren gaitza, ezinegon madarikatuaren kezketan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

Maiteminik zirraragarrienak jotako bihotzak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 72. orr.

Hura ere maiteminak eritua zela eta bihotza urratua zuela jakin zuelarik, [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 136. orr.

Nire samina jakinarazi nahi dizuet; maiteminak narama mundu honetatik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 53. orr.

Leku paregabea, dudarik ez, baina oso-oso garestia, maiteminetan ez dabilenarentzat...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.

Sinesten al duzu bat-bateko maiteminean?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.

Neskak maitasunez, maiteminez begiratzen zion Ahmeti.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

Azkenean, maiteminaren maiteminez, gaixotu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 252. orr.

Hasperenka eta maite-minezko aienetan ari zela aurkitu zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 125. orr.

2 pl

Berak ere bihurritu bat izan duela orkatilan, maite minak dituela gainera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 147. orr.

3 irud/hed

Jainko ahalguztiduna, zureganako maiteminak erretzen nau.  Elizen arteko biblia   Sal 69,10

Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,31

Elias, legearentzat zuen maitemin sutsuarengatik, zerura jaso zuten betiko.  Elizen arteko biblia   1 M 2,58

Ulertu-behar eta jakin-behar horrek, fede-gose horrek hitzen maitemin gordina zapuzten du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sortako loreak jokalariek hartu dituzte eta elkarri botako dizkiote txantxa artean, maitemin keinuez eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 157. orr.

Zelai haietan egon ginen Pablo, Juan eta hirurok, hizketan, filosofiako gai batetik haurtzaroko pasadizoetara edo maitemin kontuetara pasatuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

Eta nahi gabe begiak portadako izenburu honetan iltzatu zaizkit: "maitemin gene ahitua".  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

· Borges maitemin-sentiberarentzat, munduaren zentzugabekeria eta ezbide guztiak baino nahigabe handiagoa zen, agi danean, amodioaren porrota.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maitemin sutsuak (3)

maiteminak erretzen nau (3); maiteminak jo zuen (3); maiteminak joa (5); maiteminak jota (3); zure tenpluaren maiteminak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus