Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aita biziki maitekor bat izango baitzuen haurrak, eta nik senar lasai, adeitsu, bihozbera bat nire ondoan... Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 47. orr.
Emazte maitekor batentzat ez du batere erraza izan behar bere senarraren bihotzean lehenengoa ez dela inoiz izango jakiteak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 196. orr.
Batzuk harroak ziren, beldurgarriak, haserreari eusten ziotenak [...]; beste batzuk, aldiz, baketsuak ziren, maitekorrak, eta irribarre egiten zuten beren bilgarri garbiaren barrutik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.
Horregatik idatzi nuen "nirekin maitekorragoa izatea nahi nuke" besterik gabe, "maitekor" hitzaren zentzu zehatza hartuko ote zuen duda egin nuen arren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 373. orr.
Hain zen bortitza nire ezpainak zure esku maitekorrean paratzeko gogoa. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.
Musu bat eman zidan, musu leun, maitekor bat, masailean, ezpainaren ertzetik oso hurbil. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 171. orr.
Ramirok kolpe leun eta maitekor bat eman zidan ukabil itxiaz. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 99. orr.
Maitearen begirada maitekorra gehiago ez ikusteko arrisku egiazkoa. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 126. orr.
Gustuko zuen aitak keinu maitekor hori. «Bizia lo», 2003 - 8. orr.
Zaila dirudien arren, zergatik ez hartu broma maitekor bat bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.
Urtero irabazten genuen dominatxoa, eta atxikimendu maitekorra genion gure kirol-garaipen xume eta herrikoi hari. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 21. orr.
Eta hori gertatu zen maitekorregia zelako eta besteen mirespena behar zuelako. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.
Sexua ona eta osasungarria da; maitekorrago, atseginago eta zoriontsuago egiten gaitu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 296. orr.
Jonek eskutik heldu dio orain, maitekor. «Bizia lo», 2003 - 144. orr.
Zuk ere, zutik jarrita, tinko begiratu baizenidan, harrituta eta oso maitekor. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 55. orr.