Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jende guztia maiseatzen du, inorekin ez pozik! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 143. orr.
Gobernu zitala maiseatu zuen, bere enplegatuei leher egin arte lan eginarazi eta heriotza duin bat izateko adina ere ez ziela ziurtatzen eta beste halakoak esanez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.
Haien azaluskeria eta jantziak direla-eta inongo gupidarik gabe eta oso hitz gordinez maiseatu dituenek gorroto diotelako. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.
Ez esan hitzik inor laidoztatzeko edo maxiatzeko; izan ere, agerikoa ez den bekatu larria azaltzen badut, bekatu larria egiten dut. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.
Florenten gehiegikeriazko bizimodua maiseatzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.
Duda-mudan jartzen dira zientziaren eta teknikaren abantailak, ekologia goraipatzen da, kapitalismoa maiseatzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.
Ez naute laudatu, ez maiseatu. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.
Bai, emakume horiek ere maiseatu nahi ditut, mundu guztia maiseatu nahi dut. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.