Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez baita konparatzerik mairu hauek daukaten aberastasuna turkoek daukatenarekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.
Garai hartan, Araba mairu eta kristauen arteko borroka-leku odoltsua zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.
Soldadu kristaua atzetik joan zitzaion, eta sorginak mairu bat berpiztu zuenean, berpiztu berria eta sorgina biak hil zituen bera ezpataz. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 147. orr.
Goseak hiriko mairuak estutzen zituelako lehen aztarnak garai honetan hasi ziren nabaritzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 377. orr.
Zabaltzak, almenak eta alkazarreko erronda-bideak, denak daude mairu ilun eta bizardunez beterik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 237. orr.
Ondoren hil egin zituzten dolurik gabe, mairu fedegabeei dagokien bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 225. orr.
Mairu putakume batek hor goitik harri bat bota eta burua zanpatu zion. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 335. orr.
Elgetan mairuak sartu zirela, handik heldutako lehendabiziko zaurituen bidez jakin zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 59. orr.
1480ko legeak Inkisizioaren Auzitegiak, bakartze-aginduak eta judutegi nahiz mairuen auzoetan bizitzeko obligazioa ezarri zituen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.
Mairuen aurkako borroketan gurutzea omen zen nafarren ikurra. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 38. orr.
Medranotarrak beste mirakulu baten bidez kristau bihurtu zen printze mairu baten oinordekoak omen dira. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 39. orr.
Begi beltzeko emakume mairu bat ikusi zuen berari tinko begira. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.
Leiho nasai horietakoren bat zabaldu eta bertan neskatila mairu bat azaltzea baizik ez da falta. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 89. orr.
Eta gertatu zen behin edo behin portu aldeko umeek mairu zelakoan harrika hartzea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.
Hau da Lisboa mairua. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.
Nazio Askapenerako Fronte Mairua (MNLF). Berria - Mundua 2004-05-12
· Zakur mairu hauei buruzko aipamenak, hau da, oraindik mairuekin bizi ziren zakurrei buruzkoak, [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 331. orr.
Queda ontzi mairua atzeman zuenean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.
Mairu herriko miru beltza baino mairuago eta beltzago balitz bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.
Bakoitzak bere etxetik mairu jantzi airosoa bihurtuko zen maindire bat, eta behin-behineko durbantea bihurtuko zen toaila bat ekartzeko. Askoren artean «Rataplan» - 29. orr.
Mairu azal beltzarana, distiratsua. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 97. orr.
Mairu kutsuko erro zaharren bat. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.
Euskaldunok mairu-baratze, trikuharri edo jentil-baratzeari deitzen ditugun neolitiko-garaiko eraikuntzen harrespilera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.
Gure mendietako mairubaratzak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.
400 multzotan bildutako1104 mairubaratzen azterketa zehatza. Berria - Kultura 2004-11-12
mairuen kontra (4); mairuen kontrako (3)