Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Graemetarren maiorazkoari bihotza azkartu zitzaion antzinako neska beltxarana emakume eder eginda ikusi zuenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.
Bere emazteari erdiminak etorri eta maiorazkoa jaiotzear zela ikustean, [...]. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 203. orr.
Jexuxek apaiz sartzeko tentazioa ere izan zuen gaztetan [...] baina maiorazko izanik baserriaren jabe egitea ere ez zen txarra. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 75. orr.
Maiorazkoa, Luis, etxeko ondasun eta agintearekin geratu zen, eta, horrez gain, errejidorea izan zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 205. orr.
Tomas gelditu zen maiorazko; beste hiru-lau Donostia aldera joan ziren bizimodu bila eta hantxe gelditu. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 58. orr.
Bestalde, Durangoko foru zaharra garaitsu honetan idatzi zen, eta haren arabera maiorazkoaren eskubidea guztiz bideratuta geratu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.
Beraz, Jazinto semetzako hartua zuten, eta bere senideordekoen adinari erreparatzen badiogu premutzako, maiorazkotzako hartua izan zela pentsa genezake. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 48. orr.
Alta, ipuinak ez du kontatzen maiorazkoak Mari-xor behar duela; semeak izan behar ditu, bestela ez du maiorazkorik ez ezer. Berria - Kultura 2006-03-24