Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun hautan, beti Ingeleterran, maingueriak ditu jo ardi tropak, eta izurriteari buru egiteko, milaka dituzte ardiak hil eta gero erre. Herria 2001-03-08
Behi burtxoratuaren ixtorio hits horrekin aski ez balitz bezala --, horra nun egundainokotan mainkueria (edo aheria) berriz agertu den. Herria 2001-03-08
Maingueriaren beldur horrekin, Nafarroako harakinek galdea egin diote gobernuari 12 ilabetez goragoko behieri bizkar-hezurra kentzeko legea eskatuz. Herria 2001-05-31
Minik haundienak halere, laborarienak aurtengo huntan; merkatuak ez badira ere lehenago ziren hek, iduri gaitz guziak batean erori zaizkiela gainerat, behi burtxoroenetik maingueria edo aheria hortarat. Herria 2001-04-26
Memento huntan feiria eta merkatu guziak zerraturik daude maingueria kausa. Herria 2001-03-08
Kontsumitzaileak hazkurri naturalak nahiago dituela, behi haragiaren krisia, geroztik maingueriarena. Herria 2001-09-20
Aitzin gaueko kolpearen ondoriozko maingueria herrestan neramala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.