Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mailu (orobat maillu g.er.) 1 iz kolpeak emateko lanabesa, metalezko atal begidun batez eta begi horretan finkatzen den gider batez osatua. ik gabi.

Amish komunitate hura bezala, mailu, iltze eta zerraz etxea altxatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.

Egun batzuetan amona lanean sumatu zuten, mailu eta zerra, ohol eta iltze, etxeari beste zatiren bat erantsi nahian bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 151. orr.

Ez zen mailu, pikatxoi edota burdinazko beste tresna-hotsik entzun tenplua eraikitzean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,7

Mazo, burdin barra, mailu eta mota guzietako tresneria pasatzen zen eskuz esku.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Altxatu du mailua eta ekin dio iltzea sartzeari, baina egurrak jaso du kolpea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 115. orr.

Mailuaz zizelburuari kolpetxo bizkorrak etengabe ematearekin batera.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Ingurua mailu eta zizel eta tornu-jiren zaratez bete zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.

Nik trenbideetatik aditu nuen guardia postu batetik bestera zihoan seinale hotsa, mailu bat kanpai arraildu bati joka, eta berehala jakin nuen nire trena zela.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.

Urre eta zilarrez apainduak eta iltzez eta mailuz josiak.  Elizen arteko biblia   Jr 10,4

Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua.  Elizen arteko biblia   Ir 25,31

Solarovek mailuarekin hiru kolpe eman, eta hamar minutu eskasean erabaki zen enkantea.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Gazteluko portaleraino joan zen, mailua eskuan, suminaren egiazko irudi bihurtuta, oihuka eta garrasika.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 78. orr.

Nire hitza sua bezala da, harkaitza txikitzen duen mailua bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 23,29

Pala mailu gisa erabiltzeko.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 123. orr.

Burmuinetan, izen bat joka ari zitzaion mailu baten gisan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 283. orr.

Mailuaren eta ingudearen arteko burdina goria gara, kolpea kolpearen ondoren jasatearen poderioz amatatu egiten dena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Jainkoari erreguz, beharrari mailuz.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 69. orr.

· Mailuaren eta igitaiaren ikurra erliebean daukan arrautza.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.

2 (izenondoekin)

Hark, badaezpada ere, mailu handi bat hartu zuen arma bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 103. orr.

Ziriak sartu zizkidaten azazkalen eta haragiaren artean... mailu txiki batez barruratzen zizkidaten, kontu handiagaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 54. orr.

Ezkutu ikaragarri handi, biribil eta beltzak zituzten, eta esku koskotsuetan mailu astunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.

Mailu erraldoi batez kolpatua iduri, itzulipurdika doa lurrera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 18. orr.

Pianoak [...] nota hotsa aterako bazen barruan zeuzkan hariak jotzeko mailu buru-txuri haiek sorginak zirela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.

Kanpoan karrilak harrotzen ari ziren obretakoak mailu pneumatikoarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Orduan zertarako haien dikeak eta haien harresiak, eta haien zentral elektrikoak eta haien labe garaiak eta haien mailu elektrikoak?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 256. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zen mailu kolperik ez eta langile karkazailik aditzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 204. orr.

Mailu kolpeak huts egin zuen, nahiz bota erdi-erdira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 275. orr.

Mailu hotsak entzun nituen arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 68. orr.

Bizitza osoan izan ez dodan ajea daukot [...], nire aktibitate zerebralak mailu hotsa baino ez dau joten... Ez dauka ba mailu itxura handirik!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 131. orr.

Itsas haizeak, mailu eta mailuxka kanken hots histuak zekarzkieten belarrietara.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 108. orr.

• 4 (izenondo gisa, buru gogortasuna edo adieraziz)

Zer mailua zaren hotzaren eta beroaren kontu horrekin!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 60. orr.

Eta gero esaten zion gure amari: "A zer mailua den Miranda hau!”.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 150. orr.

5 mailu ukaldi (orobat mailukaldi g.er.) ik mailukada.

San Laurendi ur-golkoko uhin apalen erritmo berak mailu ukaldien kasken artekak betetzen zituen. EDezkila dorreko mailu ukaldien azantza.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 109. orr.

Mailu ukaldiek burua bortizki jotzen balidate bezala, tanpa-tanpa, etengabe entzuten nuen: hire gain, hire gain, hire gain.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 38. orr.

Musika zen, antigoaleko marinba baten durundia, harmoniarik gabeko mailukaldi gisako musika-mota izugarri bat, erabat epileptikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.

6 mailu ukaldika adlag ik mailuka.

Egia da, baina ixo! Galanki afaldu eta mozkoltu ondolen jainko mutu eta ulun holien tailuak hautsi genituen aitzul eta mailu ukaldika.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mailu astunak (3); mailu hotsa (4); mailu isila (3); mailu itxura (3); mailu txiki (5); mailu txiki batez (3)

mailuaren hotsa (31)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus