Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiestate gorenaren aurkako krimenak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.
Errebeldeei, traidoreei eta maiestate gorenaren aurkako bekatua egin duten guztiei. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 212. orr.
Ene maiestate erregina laztan horrek. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 82. orr.
Aditz hau Jainkoari buruz erabiltzen den guztietan, Haren maiestatearen iraunkortasuna adierazten du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 72. orr.
Bere Maiestate Errege jaunak ere ezingo du. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 150. orr.
Atzo arratsaldean Bere Maiestate Enperadoreak sarrera publikoa egin zuen Tullerietan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 85. orr.
Felipe II.a bere maiestate katolikoaren ordezkari nagusi Nafarroako Erresuman. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.
Huraxe zen, dudarik gabe, izaki nahigabetuaren deiadarra Jainkoaren maiestatearen aurrean zehatz, xehetasunik txikienarekin adierazten zuen doinua. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 62. orr.
Bere Maiestate Tsarra bera zaintzen dut. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.
-Eta duke handiak, berorren maiestatearen anaiak, Irkutsk probintzian isolaturik, ez du jada harreman zuzenik Moskurekin? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 45. orr.
Maiestatearen gobernuko defentsa eta atzerri politikei. Berria - Mundua 2004-02-27
Gero, ingelesak iritsi ziren, eta orduan hango Maiestate Graziosaren mendeko bihurtu zuten nire aitona. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 5. orr.
Giza irizpide hutsalari kasu egiteagatik Jaungoikoaren maiestate izugarriaren ardurapetik ateratzen ausartuko bagina. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.
Hasierako piezak [...] ezin hobeto murgiltzen gaitu ikuskizunak behar duen maiestate giroan. Berria - Kultura 2004-03-30
· Damu zuen hain larriki bekatu egin izana eta Jainko maiestatearen begiak iraindu izana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.
Musikaz mantsotuko dut, Maiestatea, Orfeok piztiekin egin zuen bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.
-Ene Maiestatea, ohore handitzat dut berorren proposamena eta jakin beza pozarren onartzen dudala. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 144. orr.
-Maiestate, plazer badu berorrek, geure kokalekura joango gara. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 110. orr.
-Maiestate, opari horiek berorren alabarentzat ezin egokiagoak dira -Maiestate, hiltzeko arriskuan dagoen gizon bat bistatu dut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 219. orr.
-Arren, Maiestate, ez nazazue hil. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 33. orr.
-Barka nazala berorren maiestateak!... -erantzun zuen polizi buruak zezelka. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.
Bere maiestateak plazer badu, kirol-ordua dut nik oraintxe. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 217. orr.
Lesa maiestateko kasuetan bakarrik erabiltzen zen konfiskazioa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ingalaterran, lesa maiestateko traizioa gertatzen zenean, egotzitakoari sabela ireki, bihotza atera eta berarekin ezpainak igurzten zitzaizkion; gero sutara botatzen zen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Honela, lesa maiestateko krimenetan, erregea egiten zen ondasun guztien jabe, errudunaren seme-alaben kaltetan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
bere maiestate (5); maiestate gorenaren aurkako (12)
bere maiestatearen (3); berorren maiestatearen (4)
lesa maiestateko (7)